Ohitura zaharrak; tertuliak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-075-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jesusek gazte denboran sarritan entzuten zuen bere aurrekoak, elurra egiten zuenean, auzotar baten etxean elkartu, pipa erre eta tertulian egoten zirela egun pasa. Jesusen aitajauna behin Aramaiora joan omen zen "gerra ikustera".
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:02:29
- Erref: ONA-075/010
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
- Zure aittajunak ez zittun holako abenturarik euko, ezta?
- Nik aittajuna ez neben ezagutu. Nere anae zaharrenak esaten eben, hik derrigor ezagutu bihar hian. Ez nik ez neben ezagutu, nik ezagutu neben horko aittajuna eta Balantzategiko aittajuna be bai, nik beste aittajunik ez neben nik ezagutu. Orduan egozen Pedro Martin, ha justo-justo harekin akordaitten naiz, hola butaka baten egoten zala pipa erreten. Eta hor goiko Santuekua ha ezagutu neben ba hementxe, zerien, domeketan meza nagusittatik bueltan edo hor etorten zan, hortxe geraketan zan barriketan, altu, flako bat. Lehenau esaten da, nik ez neben ezagutu baiña, lehenau negu partian edurra itten ebenian, etxe baten juntau ta pipia erre ta egoten zirala.
- Barriketan?
- Barriketan, Garibaiko errotara esaten daue faten zirala asko.
- Tertulixara.
- Tertulixara, goiza pasaittera edo atsaldia pasaittera, edurra itten ebenien. Hori zenbat aldiz entzun doten nik hori. Neuk ez dot ezagutu, e? Guk hemen, gure gazte denporan edur asko itten eben, oingo aldian asko itten eben, baiña neuk ez dot ezagutu hola tertulixarik itten zanik-eta.
- Edurra euenien etxian.
- Etxien. Baiña lehenau juntau itten zirala, nik hori entzunda dakot hemen, Etxetxoko haren Pedro Martiñen semien andria, zera, harek esaten eben gure aittajaun, gure aitta eta faten ziren errotara, Garibaiko errotara pipia erre eta eguna pasaittera. Kontuak kontaitten hantxe, lehenauko kontuak, lehenauko gerra karlisten gerrak-eta, horreik danak ibiliko zittuen bueltaka "seguramente". Zeatik eze, gure amandriari entzunda dakot hemengo aittajuna fan zala behin gerria ikustera Aramaixora-edo, horra.
- Gerria ikustera? Gerria ikustera fanda. […]
- Ikustera fanda. Eta izan bihar zan, bueno, oso billurtuta etorri zala. Egurrakin, estakakin-ta, han in euela burruka aldi bat eta baikotza bere aldetik etxera, etxera edo eurak etorri zirela ikusitta egon eta etxera. Gure amandriak esaten eben hori.
- Estakakin itten zebala burrukan?
- Klaro. Han egongo ziren.
- Ezpatarik be ez. Egurrakin.
- Egurrakin, harek esaten eben, gure amandriak esaten eben egurrakin. Eta gure amandria ezkondu baiño lehenau ikusiko eben, egongo zan igual. Harek esan nostan zure aittajunak esan itten xuan hori. Gerria ikustera fan zirela Aramaixora edo horra fan zirala.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!