Zelabarren inguruak lokaztuta
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-072-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
1943ko martxoan jaio zen Iñaxio, Olabarrietako Zelabarren baserrian. Etxe ondoko zerrategia martxan zegoenean, karreteroek etxe inguruak lokatzez betetzen zituzten. Legazpiko Patrizionetik ekarritako zeparekin (eskoria), itxuratu zituzten inguruok.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko urtarrilaren 16a
- Iraupena: 0:02:06
- Erref: ONA-072/002
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua
Transkripzioa
- Hasteko esango dozu zure izena eta abizenak?
- Nere izena Iñaxio Zubia Umerez.
- Eta ze urtetan jaio ziñan?
- 1943. urtian.
- Ze egunetan?
- Beratzi, eta hilla martzua.
- Martxuak bederatzi?
- Beratzi.
- Eta hemen bertan jaio ziñan?
- Bai, bertan.
- Etxe hontan?
- Bai.
- Orduan Olabarrietakua, eta zela daka izena...?
- Zelaibarren baserria.
- Zelaibarren?
- Esan Zelabarren itten daue baiña.
- Lehenau hau, kamiñua eta hemen, zuk beti ezagutu dozu?
- Bueno, bai, hau lehen ez euen hola, e? Lehenau desberdin zan, hau lehenau oin holako kaltzada bat, lokatzaia, belaunetaraiñoko lokatzaiakin. Porke hemen asko ibiltten ziran, hemen euen zerria, Nemesio Zubia, hor euen nere osaba Eustakio Zubiak eta beste hirun artian eukein hor zerria, zerra bat egon zan. Gaur edifiziuori Nemesio Zubiak dako. Enda hamen etorten ziren karreteruak tronkuakin honaiñotxe, eta hareik zela ekarten euen lokatzaia, hau dana izaten zan lokatzauna bat garai haretan. Alde batetik sendia eukan, elizbidia, porke elizbidia alde guztietan betik harrizkua izaten zan, sendia harrizkua indda, eta albuen burdixak eta ibiltten zirana. Eta hori lokatzaiori kentzeko ekarri zan zeretik, Legazpittik, zera, hau nola da, eskoria. Eskoria da...
- Patrizionetik?
- Patrizionetik.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!