Oñati (Gipuzkoa)

Bost txokolategi Oñatin

Bost txokolategi Oñatin Aitak ekin zion txokolategintzari etxean. Beste lau txokolategi zeuden orduan Oñatin. Uztargilea ere bazegoen Kale Zaharrean.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-062-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitak ekin zion txokolategintzari etxean. Beste lau txokolategi zeuden orduan Oñatin. Uztargilea ere bazegoen Kale Zaharrean.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zenbat urte euki zeuen txokolaterixia martxan?
- Ba aitta gazterik hil zuan, berrogeta hemezortzi urtekin, ni soldau nenguela. Soldautzatik permisuakin etorri nitzuan, oso geitz zatarra gaiñera, oin izango balitza alzeimer edo holako antzerakua ni akordaitten nauk, orduan artian gaztia nitzuan baiña. Baiña orduan ez xauan alzeimer edo hori izenik eta, orduan ez zuan hau ... medikuak esan xuein “arterioesclerosis” zala. Poliki-poliki, pittinka-pittinka fan zuan geruau eta gutxiau, hiru bat urte-edo geixorik tristiak pasau giñuan, bai.
- Eta txokolaterixia zeiñek ipiñi zaben martxan? Zure aittak?
- Aittak, aittak bai. Kazarixa zuan gaiñera, kazan eta peskan itten xuan gaiñera.
- Eta txokolatia.
- Eta txokolatia, eta turroia.
- Eta zuek konpetentzia asko eukitten zeuein Gerekatarrakin?
- Honbre, klaro. Gereka eta Loiola, “Chocolates Loyola”, eta Orbea, eta Maiztegi, txokolategiñak...
- Zahor be egongo zan.
- Ez, Zahor gerokuau, gerokuaukua dok; orduan “Chocolates Maiztegui” hor Olakuan, eta Orbea hemen ...
- Bai, Erdiko kalian.
- Erdiko kalian “Chocolates Orbea”, eta “Chocolates Guereca” guria baiño pittin bat beheratxuauan eta “Chocolates Loyola” be bai. Horreik danak ordukuak dittuk. Igual zaharrena geuria izan, nik pentsau e?
- Leheninguak izango ziñain igual?
- Bai.
- Zela euken Gerekan etxiak izena? Zela zan?
- Bazterrikena.
- Bazterrikena.
- Bazterrika.
- Eta zuena, Aguria?
- Arrillagana guria.
- Baiña lehen esan dozu aittajun horri aguria esaten otsailla.
- Aguria, etxian, aguria, amari eta aittari entzunda, aguria.
- Orduan Arrillagana, Lasena gero eta gero Bazterrika?
- Hori dok. Artian zera, Uztargillena.
- Uztargillena.
- Bai, bixen bittartien, gu eta Bazterriken bittartien Lasena eta Uztargillena. Hori dok, bai.
- Uztargillena izena-edo ...?
- Uztargillena, Lizarralde.
- Baiña uztarrixak itten zittuein?
- Uztarrixak, horixe. Atzeko kalera, ospittal aldera, bueno, oin Institutua xauk, lehen ospittala. Gu han ibiltten gitzuan bere inguruan, begira. Uztarrixak, Uztargilliena. Horregatik xakuat neuk penia, etxe ha barriztau eta barriztau zuan eta han atian ez ipinttia Uztargilliena. Hemen San Juan kalian baxaok Metalgua, Metalgua zana, eta ipiñitta izena Metalgua. Oin barriztau ta gero e? Kristalian e? Han behebarruko ate gaiñian Metalgua. Eta hari zeatik ez otsain ipiñi Uztargilliena, lehen Uztargilliena zuan hori. Egon zittuan txoferra Rufino eta, Rufino Lizarralde hau Uztargilliena igual esaten gitxan, Rufino eta beste bat be bai, bi anai taxista.
- Nik Rufino goguan dakot.
- Taxista. Rufino eta beste anai bat be bai, horreik zittuan Uztargillenekuak, bai.
- Kale Zaharra orduan jantzitta euen.
- Bai, hoixe.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia