Oñati (Gipuzkoa)

Garia udaletxera

Garia udaletxera Gerra denboran, gurdikada gari eraman behar izaten zuten baserritarrek udaletxera derrigortuta. Ez zitzaion bidezkoa iruditzen Karmeni gobernuaren jokabidea. Artile kilo bat gutxiago eramateagatik ere isuna ordaindu behar izaten zen. Gaur berriz, dohainik ere ez diete hartzen artilea.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-060-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra denboran, gurdikada gari eraman behar izaten zuten baserritarrek udaletxera derrigortuta. Ez zitzaion bidezkoa iruditzen Karmeni gobernuaren jokabidea. Artile kilo bat gutxiago eramateagatik ere isuna ordaindu behar izaten zen. Gaur berriz, dohainik ere ez diete hartzen artilea.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Baiña honeik dira edozein modutan gerra ostetxoko kontuak, ezta?
- Gerra ostekuak, klaro. Ez dakit ze fetxatan etorriko nitzan hona, ez dakot idearik be.
- Zenbat, hamalau urte?
- Hamazazpitik hamazortzira urte.
- Horixe,berrogeta bostian. Gordin-gordiñik onddiok gerra ostia.
- Bai, txarketan ondiok, zeatik garixa eta entregau eragitten euein; garixa, babia, patatia, dana entregau eragitten ebein, eta gero hemen aiuntamientuan azpixa ez dakit nun eukitten euen, garixa ez, patatia dana ustelketan jentiak ekusten eben, baserritarrari kendu eta gero han euki alperrik galtzen. Ez, geizki, geizki, gobiernua geizki portau zan orduan askokin, baserritarrakin "sobre todo". Itten euenari kentzen xakon pagau barik kentzen xakon, kalian dakonekotik ez dakonari emuten baotsain, tira, prezio bardiñian be tira, baiña ez, oso geizki egon zan orduan baserrixa be bai eta kalia be bai. Eta holaxe akordaiten naiz ni gurian zela negar itten geben. Garixa burdikada garixa eruaten zan kalera e? Ezin zeben kilo erdi gutxiao eruen. Azkarretan be entzunda dakot nik hori gizonak askotan esaten nostan, Donostiara zela fan ziren, kilo bat gutxiao bialdu ardi uliak, ulia be entregau in bihar izaten zan, hainbeste preziuan ifiñi eta kitto. Eta entregau in eta kilo bat falta, Donostiara fan ziren zera pagaittera, multia pagaittera.
- Kilo bat ardi-ulia.
- Kilo bat gutxiau eguelako. Baserritarrak beti egon dira zapalduta eta orduan be bai, e? Gero hasi zan ulia, gero bapebe jaso barik be egon da urte batzuk e? Eta oin ez dakit, gurian emuten dau baiña erregalau itten daue batzuetan, ez dakit ze itten dauen, nik ez dot kasorik itten. Baiña ni hor ibiltten nitzanian aillau zan ule kilua ehun pezeta ittera be, eta orduan ba politto, baiña berihelaxe atzera jausi zan eta oin ez dakit.
- Oin kendu alde faten da.
- Kendu alde, gure semia ibillitta dau erreten, kristonak in eta ezin berak, usain baten etorri eta ez dot akabo, bueno, trapero bateri emun edo zeozer, iñok be ez dau gura, ama, traperuak be ez daue gura, eruate alde be ez daue gura, (...) holakotxiak, baserrixan holakotxe gauzak datoz. Eta ni, bost seme-alaba neukan, ume txikiñak neukan artian, danak txikiñak, zaharrenak zortzi urte ez dakit euko zittuan, eta ba medikuan, gure gizona geixorik egon zan pleurakin, eta nehiko geizki gaiñera. Eta esan nostan, medikuak esan nostan, "Acción Católicakuak" horreik zela izaten dira horreik? Ibiltten diranak, zeozer partitten ibiltten diranak? "Acción Católicakuak" edo nunguak izaten dira horreik?
- Karitasekuak?
- Karitasekuak, eta Karitasen medikuak berba in eben e? “Como había en un caserío una mujer joven, con hijos pequeños y el marido enfermo”. Atsoren batek jakin eben, errebaiñua geukala, “que éramos ricos” (...) Makilla bat eskuan ta kaltza-abarkak jantzi eta […] aber ze emuten xauen ardixak. “La leche”! Zenbait holako desesperaziño pasau doten nik hemen? Eta eskua izana, sanua neuken orduan eta ez nostan inporta neri lana ittia. Esan notsan medikuari “saniauko da, nere gizona saniauko da?”, ta berriz be baitta, ta berriz be baitta esan nostan: “beste batzuk saniatu izan dira eta hau be saniauko al da”. Ez ekixen baiña saniauko zan, oso geizki egon zan da. Halaxe, saniau zan. Baiña ez e, seguruak, soziedadiak, istorixak, ez e iñok be lagundu barik, e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia