Egunero eskolara; gau-eskolak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-046-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolako egutegi eta ordutegiak; domeketan ere eskolara joaten ziren. Garai haietan ere izaten ziren gau-eskolak.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:03:48
- Erref: ONA-046/016
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskolaz aparteko ikasketak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta liburuak eta euskeraz eukitzen zenduezen? Edo erderaz?
- Erderaz liburu asko eukitten geben erderaz, guri esaten oskuen erdera falta gebela guk.
- Baiña euskerazko libururik bazeukatzuein?
- Euskerazko neri harek bat erregalau in nostan ederra, abare batek bere amari eitten otsan kartak dia. Jerusalen aldian ibilli zan abare hori, ta euskeraz itten otsan kartak bere amari egunero-egunero, ta hor dakot goixan hori. Liburu hori herrixan bat edo bi dagoz bakarrik, e?
- Eta baiña eskolan euskerazko libururik, eskolako libururik eukitten zeuein?
- Bai, euko gittuan guk euskerazko liburuak, bai.
- Bazan bat, "Xabiertxo" edo...
- Bueno, hori gerotxuagokua zan hori, "Xabiertxo" eta horreik, horreik "como dibujos animados" ta gauza asko dagoz hor, baiña guk horixe, eskolia ikasten geben mas bien zera, kontuetan.
- Kontuak.
- Hori asko, problemak. Ba ibiltten gittuan "regla de tres", "regla de interés", "regla de interés compuesto", ta nik eztakit noraiño allau giñan, orduko, holako, holako zerak... Eta baiña sumarra, sumarra irakusten beste bat euki geben izugarrixa, holakotxe sumarra bai eta "ta-ta-ta-ta" ez euen harrapoko ebenik, "maixu luzia" esaten gotsan, hola etorri zan Araoztik, eta haren zera, baiña rapidezia kontuak etaraten, izugarrixa zan.
- Eta ze joaten ziñazien, astelehenetik eguaikotzera...
- Bai, baiña gero horrek maixu horrek, lehen esan doten horrek, domekan be lan asko eukan. Leheningo mezia, mezia erantzun, hango bazter danak, eliza dana ondo ifiñi, altaria eta zerak eta, kanpada danak jo ta, haik errekojiu ta; gero arratsaldian atzera errosarixua eta eskolia eta domeketako eskolia.
- Domeketan be eskolara faten ziñain?
- Bai ba, esan dot ba lehen be hori, domeketan be eskolia. Errosarixua, galbarixua eta...
- Horreik zien domeketako eskolia?
- Bai, eta gero ondorian domeketako eskolia, don Felipek.
- Eta bestela astian zihar goiz ta atsalde joaten ziñazien?
- Bai, bai, bai, betik goiz ta atsalde, betik. Goizian 9ttan eta gero ba 12xak arte. Arratsaldian atzera ordu 2 ta erdixak edo hor sartuko giñan, eta arratsaldeko 4 ta erdixak. Bai, segun udia bazan negua bazan, hor be kanbixaitten zan pittin bat. Eta gero egoten zan zera, gau-eskolia mutillendako. Mutil nagusixak eukitten euen illunkaratan eskolia.
- Etxeko lanak akabo eta eskolara?
- Bai, gau-eskolia eukitten euen, bai, eta hori be inportantia zan, eta mutillak be hantxe ba barreztaitten zittuen euren eskolak, lehenau ikasittakuak eta ba...
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!