Garia eta errotak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Garia azaroan ereiten zen. Udaran batu eta Araotz edo Tokilloko errotara eramaten zuten ehotzera.
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: ONA-045/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Garia , Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
- Eta hori, garixa esan dozu, garixa be eukiko zenduen.
- Bai.
- Eta artua.
- Artua be bai.
- Eta garixak ze lan eukitzen zeban? Noiz ereitten zan? Eta gero ze, ze bihar eukiten zeban?
- Garixa ointxe da garixa ereitteko denporia, nobienbrian. Eta heldu itten zan juliuan, holaxe juliuan, inguruan. Eta orduan ebagi ta, igitixakin ebaten geben guk behintzet eta, gero makiñak jarri ziren baiña gure denporan ez euen makiñarik, igitixakin ebagi eta gero metak itten zien; metak badakitzue zer dan? Bai, metak in ta gero jo garixok eta gero garbittu ta, lana ugari eukitten euein hareik be.
- Eta zelan joten zan garixa?
- Garixa? Ba itten ziren hola sortak, bai? Eta haitxek ifiñi hola puxeta harrixen moduan, bai? Eta hantxen, danba, danba, hantxe.
- Kolpeka.
- Golpeka.
- Hor errekatxoko baiñera horretan puxetia bazeukein? Puxetia joterik bazeukein?
- Puxetia joteko harrixa? Bai.
- A, ya baiñera horretan, pozu horretan bazeukatzuein hori.
- Bai.
- Garixa be bertan joten zeuein?
- Ez, garixa, uretan joko geben ba garixa? Ez.
- Garixa etxian, oholen gaiñian garixa.
- Puxetan moduan esan dau lehen ta.
- Alaba: puxeta harrixa modukua izaten zan, tabla bat, puxeta harrixan moduko posturan jarten zan, eta erropia moduan joten zan.
- Eta errotia nun dakotzue Uribarrin? Errotia nun dago Uribarrin?
- Alaba: Uribarrin ez dago errotarik.
- Errotia? Uribarrin ez dago errotarik.
- Nora eruaten zebein?
- Alaba: Araotzera edo Tokillora. Ni Araotzera biaje asko indda nago errotara. Klaudion garaixen.
- Ni denpora asko ez neben in Araotzera biajeka. Nik, e, gehixago faten nintzan Tokillora.
- Alaba: bai, amandria faten zan Araotzera eta gero ni, ni Araotzen, zazpi urtekin eskolara Araotzera fan nintzanian, Araotzen nik parte haundixa dakot han. Elorton egon nintzan ni hiru urte.
- Orduan eskolia kendu in euen ta, honen eskolara fateko denporan hemengo eskolia kendu in euen, gerria eta etorri zan bai eta, gerra denporan eskoliori kendu in euen.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!