100 urteko Rosarioren haurtzaroa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: ONA-045/001
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa , Ohiturak eta bizimodua » Kontakizunak eta sinesmenak » Anekdotak, kontakizunak
Transkripzioa
- Ehun urte dakazuz, ezta?
- Bai.
- Ya beteta, aurten beteta. Noiz bete zenduzen, urtiak?
- Urtiak, ba, oin nun gaoz? Oktubrian zazpixan.
- Hemen bertan jaio ziñan? Hemen jaiotakua zara?
- Ez, ez, ni beste baserri bateko jaixotako nao, Gorordo baserrixan, gero hona ezkondu nintzan.
- Eta umetan bizimodua zelakua zan basarrixan?
- Bizimodua? Ba bizimodua, goizian jaiki eta ittuara, ittuako lanak ittera, ganauak gobernau eta ittuakuak ittera. Gero etorri eta geuk zerbait armozau eta sorora edo basora edo nunbaittera lanera. Oso umetan ez, e? Pittin bat haunditxuaua inddakuan. Eskolara ez giñan faten, eurixa zanetan eta holakuetan bakarrik, eta holakotxe bizimodua pasaitten geben.
- Eskolia auzuan bertan zekazuen?
- Bai, bai, auzuan bertan eskolia. Auzuan bertan euen.
- Eta nun zeguan, nun? Nun euen eskoliori?
- A, eskolia? Hortxe kamiño onduan, Txopekua badakitzu? Ba Txopekua hantxe, Txopekuan gaiñeko aldetxuan. Oin be hantxe dago, elizia, elizia badakitzu? Ba hantxe, elizen kontran eskolia.
- Eta maixua edo maistria zan?
- Maixua.
- Fraidia?
- Ez, ez, maixua ba, gizon bat, eskolia erakusten eoten ebena. Pedro Migel Galarraga.
- Euskeraz itten eben?
- Euskeraz, bai, horixe euskeraz, euskeraz itten eben harek.
- Eta zueri klasiak euskeraz emuten otsuen?
- Guri erderaz, liburuok eta, baiña guk ez geben jakitten ze esaten eben, ez gekixen tautik be erderaz ta.
- Eta euskeraz egittiarren baiña zigorrik eta, kastigau ez otsuen itten.
- Ez, ez, euskeraz, guk euskeraz itten geben berba danak, euskeraz.
- Eta ze ikasten zenduen? Danetik?
- Ze ikasten geben? Ba dotriñia ta leitten ta eskribitten ta holakotxiak, danetik pittin bana, danetik.
- Eta kontuak itten be bai.
- Kontuak itten, ni ez nintzan allegau kontuak ittera, lehenengotik ikasi bihar izaten zin oraziñuak, oin oraziñuak apenas bape ikasten daue, baiña orduan oraziñuak ikasi bihar izaten geben lehenengo, ta gero eskribitten ta, leheningo palotiak itten.
- Zenbat urte arte eon ziñan eskolan?
- Eskolan? Ba zortzi bat urtekin o hola hasi eta geo beatzikin kriada fan nintzan ta. Eskolan denboa gutxi in neben nik, oso.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!