Ile-apaindegira joateko egun eta orduak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-039-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Oñati Irratia
- Data: 2006(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: ONA-039/004
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Laixan Euskara Elkartea
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Baiña zuk egunero, ilbehera ilgora izan, zuk egunero hemen bezeruak bueltaka badabitzu.
- Bai, bai, ez dago horren araberan, ezta pentsau be, bueno! Oin ohitturak aldatu dira, e? Lehen "por ejemplo" astelehena jai eukitten ebein. Nik be ezagutu neben eta nere aittak-eta be baitta ezta? Eta astian hasieran lan gutxi itten zan oso. Oin lana hobeto dao partiuta. Oin sarri pasaitten xaku edozein astelehenetan lan gehixago itten dou zapatutan baiño. Zapatuan ya gizonezkuen behintzet, ez dakit jai giruan jentiak ospaketan hasi da itxuria eta lehen, berriz, ez euen holakorik. Eta gero beste gauza bat pasaitten da: lehen fabrikatan be zapatu arratsaldia lana itten zan eta aprobetxaitten ziran lan ordutik kanporako orduak. Oin "entre que" bateko relebua dala, besteko beste gauza batzuatik langilliak be, nik uste dot ordu gehixago dako hola libre, holako gauzak itteko.
- Beraz, zuenian ez da gertaketan emakumezkoen pelukerixetan moduan, han bai, han e, ez egizu azken orduan, ebaikutz edo zapaturako txandia eskatu, ze inposible, ez dago!
- Ez, ez, gizakumien… Nik esaten dotsuten moduan, astelehenian igual lan gehixao itten dozu ebaikutzian edo zapatuan baiño. Ez dao hola egun konkreto bat noiz lan gehixao ala gutxiao itten dozuna, hori ez.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!