Oñati (Gipuzkoa)

Ilargiaren eragina ilea mozterakoan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-039-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Zenbaitek uste du ilargiak eragina duela ilea mozterakoan. Berak ez du garbi kontu hau, denetariko kasuak ezagutu ditu eta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lehen, garai batean ez dakit hala zan ala ez, ya ohitturia baldin baeuken hillian behin etortekua, ze sasoitan etorten ziren, ze… hori jentiak esaten dau illargiari begiraketan xauela, ez dakit zer ulia moztera etorteko eta… Halakorik, zueri, komentarixo horreik eitten dotsue?
- Bueno, ba bai, hori be da gai bat jente batzuek erabiltten dabena, lehen be baitta eta oin be baitta. Ni neuk esaten dostat, neuk ez dakittela ze esan, porke jente asko dau, ba, ez dakit, parian tokaitten xatenelako ilbeheran mozten ebeiñak, eta hareik be kalbo jarri dira eta beste batzuk berriz horri begiratu ez xauenak ule eder askuakin onddiok be badabitz. Baiña oin be bai, oin be badakot nik bezeruak, motibo bateatik edo beste bateatik ilbeheria igual pasau in xatelako, hurringo ilbehera arte etxoitten dabenak ulia mozteko. Eta nik esaten dostet ba hori, hori guretzako txarra dok, e? Porke hori propaganda haundirik ez ein horrenik porke bestela guk ilbeheran bakarrik lana egingo xuau, eta gero hemen begira egon biharko xuau, eta ba hola ibiltten gara bata bestiari... Oin, inportantziaik dakon? Neu ez naiz kapaz esateko, badakit gauza batzukin baietz, baiña ulian araberan, horixe neuk ez dakit dakon. Nik baiño, beste ze batzueiri preguntau biharko lezkixo hori.
- Baiña zuk egunero, ilbehera ilgora izan, zuk egunero hemen bezeruak bueltaka badabitzu.
- Bai, bai, ez dao horren araberan, ezta pentsau be, bueno! Oin ohitturak aldatu dira, e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia