Lehen ohikoa zen ile-apaindegian bizarra moztea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-039-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bera gaztea zela ikasketak 14 urterekin bukatu ohi ziren; ikasten jarraitu nahi izanez gero, Arrasatera joan behar. Berak aita bizargina zuenez, haren laguntzaile gisa hasi zen eta 50 urte egin ditu ile-apaindegian lanean. Gaur egun bizarrik ez da mozten ia, baina lehen asko. Kanpoan "barbería" eta "peluquería" kartelak jartzen zituzten. Zenbatero etortzen ziren bezeroak ilea edo bizarra moztera edo kokota konpontzera.
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Oñati Irratia
- Data: 2006(e)ko urriaren 23a
- Iraupena: 0:03:25
- Erref: ONA-039/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Laixan Euskara Elkartea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Orrazkerak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako lanak , Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Izan be, zu lanian hasi ziñanian, horrela hasi ziñan, oin dala 50 urte, 50 urte ulia mozten.
- Bueno, ba bai, porke nik oin 65 urte in bihar dittut, eta gure sasueko eskolak, hamalau urtekin hemen Oñatin behintzet akabo eitten gittuan. Batzuek Mondrauera joaten ziran, eta ba neri tokau xatan ba, aitta barberua neukalako, zela falta itten otsan berari be laguntzaille bat, ba neu geldittu nintzan aittakin. Eta nere lagunak, gehixenok, Mondrauera juan ziran.
- Aitta barbero, eta Nikolas, barbero, pelukero, zuk zer jartzen diozu atzetik?
- Ba, ni, neri ez dost zerik emuten, batzuk, oingo gaztiak ez dakit hola ofendiu itten diran barbero edo aittaketan dogunian, baiña nik ez dakot lotsarik esateko barberua izan naizela eta pelukerua be bai porke bixetara, oin ez da bizar kentzen lan asko itten, baiña lehen, bizar kentzen lan asko itten zan, eta gaiñera muestria dau ni goizian hona etorten nintzanian aittakin, lehenengo lana izaten zan, hor atetan geukan bi gantxo eta jarten gittuan bi katxarro, alde batetik eukitten eben “BARBERÍA” eta beste aldetik eukitten eben “PELUQUERÍA”, bere zerakin, irudi bat, barberuan irudixa, “La Vacía” esaten dana, holako katxarrotxo bat txintxilizka dauela. "Así que" barbero esatiari ez dot uste zerik, e, desprestigiorik hola danik.
- Gaur egun, egia esan, halako lan gutxiago egingo dozue, askoz be gutxiago, ez?
- Ba bai, bueno, oso gutxi, oso oso oso gutxi. Lehen normala izaten zan, bezero asko geukan, astian behin behintzat barberixan bizarra kentzen ebeiñak. Batzuk eozen bi aldiz, eguaztenian eta zapatuan, edo bestela domeka goizian, porke lehen domeka goizetan be nere aittak lana itten eben. Nik justuan ezagutu neben, neuk ez neben lanik in, baiña aitta lanian domeketan ezagutu neben. Eta gutxi edo asko labaiñia norberak etxian kentzeko be gehixenak eukein, eta horreatik euen ohittura hori, astian zihar barberixan igual kendu eta gero batzuek aste bukaeran eurak etxian be baitta baiña beste batzuek barberixara etorten ziran bizarra kentzera. Ulia mozteia normala izaten zan hillian behin, eta tarteka-tarteka jente batzuk eozen hamabostian behin kokotia arreglau eta bizarra kendu itten ebeiñak barberixan.
- O sea ke gaur egun pentsaitten dogu norberaren irudia zainketa, gaur egungo modia dala, baiña lehenago be jentiak zainketan eben ondo, e?
- Ba bai, bai, segun ze edadetako mutillak, ba horixe, esaten dotsuten moduan, geukan hamabostian behin kokotia arreglaitten ebeiñak, eta gero hillian behin ulia mozten ebeiñak.
- Eta mutillak, esan gura dot, behin edade bat ezkeroztik jentiak ez otsan hainbeste begiraketan norberaren irudiari?
- Ba ez dot uste, nik neuk nere rekuerdua dakot mutilletan, hola "más bien" neskakin ebitzeiñak, nobixotan eta, gaztiak, ya behin edade batera ezkero hori uste dot galdu egin zala.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!