Karea egiteari noiz eta zergatik utzi zitzaion
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-029-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar
- Data:
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: ONA-029/002
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Laixan Euskara Elkartea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Noiz itxi xakon karia eittiai?
- Azkenengo, azkenengua, hemen azkeneko karia ein ebena Urtzelai izan zan. Urtzelaikuak, hemen nik azkenengo ezautu dotena Urtzelai izan zan. Ta kariai itxi xakola, ba, berrogei bat urte bai.
- Berrogei urte bai?
- Bai, berrogei urte bai.
- Nik leidu dot ez dakit nun gerra ostetik aurrera ya izten fan zala jentia.
- Bai, bai, bai, ya... gero ondorian ya... geuk be ez dakit gerra ondorian gehixao ein izango geben. Aurretik bai, neu soldau fan nintzanian be karobixa kargauta itzi neben neu soldau fan nintzanian be. Ta ni soldau egon nintzala 22, 77ri 22 kendu, aber zenbat dian... 55 urte. E? Ta ba! 40 urtetik gora, gora, 40 urtetik gora.
- Zeatik itxi xakon?
- Lan asko eukalako, lan asko.
- Eta ya ez ebelako kariak…
- Klaro, ez eukan saltzeko, ez eukan eukitten bentarik. Ya gero karobi… beste karobi, ez dakit noiz formauko zan, baiña gero hor zerian, Garagartzan, euen beste [karia eitten]... gaur be eingo daue Garagartzan karia.
- Bai oindiok? Lehengo erara?
- Baiña kanteran, e? Lehengo erara ez, kanteran, nik ez dakit zela eitten daben. Gero jentiak itxi ein otsan. Gero etorri zan etxiak zuriketako be, kariakin zuriketan zian lehen etxiak, habitaziño danak. Gero enpapelaua eta pintturia eta etorri dia eta horreik danak… ba galdu ein da. Sukaldiak be gaur kariakin ez dau iñok pinttaitten.
- Oin ittoia edo ezpada…
- Bai, ittoia baiña, hortarako oin almazenian dakozu zakuetan eta ez dau zera eitten…
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!