Oñati (Gipuzkoa)

Lehenagoko erromeriak altabozik gabe; amaitzeko ordua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-004-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenagoko erromeriak gogorragoak izaten ziren musikarientzat, altabozik gabe jotzen zutelako. Gauean jo eta hurrengo egunean etxerik etxe joaten ziren dirua batzera. Erromeria noiz arte egin jakiteko baimena eskatzen zen. Gero Guardia zibilak etortzen ziren zaintzera eta ordua iritsitakoan musika bukatzeko agindua ematen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Garai hartako erromerixak nolakoak ziren?
- Erromerixak gaur baiño gogorrauak izaten ziran. Zeatik ba gaur be altabozak ipini eta bueno, ba, ze itten zan, baiña orduan "a presión de alubias" jo bihar zanian, orduan, Arabara joan eta zelaixen erdi-erdixan, ez paretarik eta ezebez, jarri karro zahar baten gaiñian eta jo eta jo, goizeko ordu bixak arte joten, eta hurringo egunian gero, goizian zortziretan jaiki eta "alborada" esaten otsein zerian eta etxerik-etxe batzen ibiltten giñan, eta ha izaten guretako eskaxena ha izaten zan, deskantsau, bihar dan moduan deskantsau barik, zera, etxera, batzera, diru-batzera joan bihar.
- Eta luze egingo zan gaiñera.
- Bai, bai, luze itten zan klaro, Araban ba herrixak, herri zerak, txikixak izaten dira, ezta? Baiña baserri batetik bestera leku asko, osea ke distantzia haundixak.
- Eta honuntza etorri izan diren pertsonak askotan esan digute ba musika izaten genun, eta musika bukatzen zela edo esateko guardia zibillak etortzen ziran. Zenbat aldiz ikusi dituzu zuk guardia zibillak bukatzeko esatera?
- Bueno, guardia zibillak hemen Madalenan urtero, eta San Pedron be bai, hemen Oñatin bastante, bastante, erromerixatan guk klaro, guk eukitten geben zer bat, auzounak eskaketan zittuan, Aiuntamientua etorri, etxafleruak botateko autorizaziñua eta ze ordu arte erromerixia, ezta? Eta herrixan denpora gehixau emuten euein auzounatan baiño, auzounatan emuten ebein ordua, ba ordurako guardia zibillak etorten ziran, ze ordura arte autorizaziñua eskaketan ebein eta batzutan ordu laren bat edo ordu erdi bat gehittu igual, ezta? Orduan be diferentzia haundixa egoten zan, guardia zibillak kafetxo bat emuten baotsein, purutxo bat emuten baotsein ba, bizkarrian ondo jo eta orduan ordu bete igual eta hori kaltia izaten zan guretako, musikuendako.
- Hori, batzuetan zuek deseaiten ibilliko ziñaten aber noiz bukatuko eta.
- Bai baiña, anbiente ona egoten zan bai, eta anbiente ona dauenian ezta? Ba ni neu gustora pasaitten neben, txarra izaten zan Madalenan plazia bete-bete-betian eta itsuak nola ez dauen ikusten anbienterik eta zera, hareik orduak pasautakuan, hareik luze itten xakon gero, hori bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia