Felipe Aiastui Galdos

Oñati (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

Larraña auzoko Olabarri baserrian jaio zen, zazpi anai-arrebatatik bosgarrena. Aita bertakoa zen, eta ama Uribarri auzoko Aingeru baserritik etorritakoa. Sarramendiko eskola berrian, Larraña, Garibai eta Zubillagako beste 60 bat ikaslerekin batera ikasi zuen, zazpi urtetik hamahirura. Etxean, baserriko lanetan eta idiekin egur garraioan jardun zuen. Igartua lantegian ekin zion lanean 35 urterekin, kateak eta kale-argientzako kakodun metalezko zutabeak egiten. Handik gutxira Murgia auzoko Estenaga baserrira ezkondu zen, bertako Karmen Arriaranekin. Seme-alaba bi izan zituzten. Felipe Estenagan esne-behi batzuk jartzen hasi zen, eta elkarrizketa egin zitzaionean baserria esne-behi ustiategi (herrian bakarra dena) bihurtuta zegoen, Feliperen semeak kudeatuta.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-140 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Sarramendiko eskola I Bideoaren ikonoa
2 Sarramendiko eskola II Bideoaren ikonoa
3 Sarramendiko eskola III: babarrun katiluak Bideoaren ikonoa
4 Igartuanean lanean, kateak eta kakoak egiten Bideoaren ikonoa
5 Kalean apopilo, Igartuanean hasi zenean Bideoaren ikonoa
6 Baserrian lana ugari, presarik ez Bideoaren ikonoa
7 Gariaren lanak eta errotak Bideoaren ikonoa
8 Gerra ostean, errotara gauez Bideoaren ikonoa
9 Basoan iratan eta gaztainatan; jatorduak Bideoaren ikonoa
10 Baso lanak. Haritzak botatzen I Bideoaren ikonoa
11 Baso lanak. Haritzak botatzen II Bideoaren ikonoa
12 Karretero lanetan ere ibilia Bideoaren ikonoa
13 Ardi lanak eta janztetxea Bideoaren ikonoa
14 Gerrako kontuak; Madalenako zubia bota zutenekoa Bideoaren ikonoa
15 Auzolana; plazara saltzera Bideoaren ikonoa
16 Abadiñora feriara, astoa erostera Bideoaren ikonoa
17 Lizargarateko kontuak: erromeria, taberna, lurrak Bideoaren ikonoa
18 Lizargarateko erromeria eta Asaldittakoa Bideoaren ikonoa
19 Larrañako baserriak nola hustu ziren Bideoaren ikonoa
20 Behi pintoek askoz esne gehiago Bideoaren ikonoa
21 Bizimodu aldaketa; garia ebakitzeko makina Bideoaren ikonoa
22 Garia ebakitzeko makina eta gari lanak Bideoaren ikonoa
23 Zinemara, ezkondu berritan Bideoaren ikonoa
24 Eliza, "hamarrenak eta primiziak" Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia