Eustaki Bergara Guridi

Araotz auzoa; Oñati (Gipuzkoa) (1917-2016)

Biografia

Araotz auzoko Txantonbalduena baserrian jaio zen. Aita bertakoa zen eta ama Oñatiko Landeta kale-baserrikoa. Amaren iritziz, neskek ez zuten eskola beharrik, eta ikatz puskekin sukaldeko zoruan margotzen ikasi zuen Eustakik idazten. Bederatzi urterekin umezain bidali zuten kalera. Geroago Legazpin jarraitu zuen umezaintzan. Donostian lehenengo eta Pasaiako Botero tabernan gero, neskame jardun zuen. Beste araoztar batekin batera arrandegia jarri zuen Oñatin, hasieran Berdura Plazan eta gero Atzeko kalean egon zena. Arrandegia itxi zuenean, lokala Zeziñena ile-apaintzaileari pasatu zion. Bere azken lan urteak Garai lantegiaren Ekonomatoan eman zituen. Pasaian ezagutu zuen Julio Txopitea itsasgizonarekin ezkondu zen. Hiru alaba izan zituzten. Berari bi elkarrizketa egin zitzaizkion, eta "Mahai-ingurua Oñatin 1" grabazioan ere parte hartu zuen.

Zintak

KodeaDataProiektua
ONA-128 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ONA-151 2010 Euskal Herriko Ahotsak
ONA-152 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskola ez zen neskatilentzat, amaren ustez Bideoaren ikonoa
2 Gurasoek nola ezagutu zuten elkar Bideoaren ikonoa
3 Garaineko ekonomatoan ikasi zuen kontuak egiten Bideoaren ikonoa
4 Gasteizko Casinoa bota zutenekoa Bideoaren ikonoa
5 Zortzi urterekin neskame, Garagartzara Bideoaren ikonoa
6 Donostiara neskame Bideoaren ikonoa
7 Aitaren heriotza eta ahizparen jaiotza Bideoaren ikonoa
8 Txomineneara dantzara Bideoaren ikonoa
9 Arrandegia jarri zuen Plaxidarekin Bideoaren ikonoa
10 Arrandegia ixteko arrazoiak Bideoaren ikonoa
11 Arrandegiko kontuak: arrain klaseak Bideoaren ikonoa
12 Gose garaiko kontuak Bideoaren ikonoa
13 Pasaiako Botero tabernan lanean Bideoaren ikonoa
14 Joxe Boteroren kontuak Bideoaren ikonoa
15 Anaiak gerran eta beraiek goldearekin lanean Bideoaren ikonoa
16 Araoztar bakarra hil zen gerran: Sinforoso Zumalde Bideoaren ikonoa
17 Gerra garaiko elikadura Bideoaren ikonoa
18 Oñatin zeuden arrandegiak Bideoaren ikonoa
19 Soldaduak baserrian; hegazkina erori zen Aretxabaletan Bideoaren ikonoa
20 Senarra, marinela Bideoaren ikonoa
21 Itsasgizona ala baserritarra hobe? Bideoaren ikonoa
22 Itsasokoek baserritarrak nola ikusten zituzten Bideoaren ikonoa
23 Etxe batean ezin bi esklabu egon Bideoaren ikonoa
24 Araozko plazan dantzan; soinu-jotzaileak Bideoaren ikonoa
25 Brinkolatik Araotzera oinez joan zenekoa Bideoaren ikonoa
26 Bide ertzean hartutako sustoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia