`Basarri´ren `Gazte denboran neska bati´ bertsoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-111-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Basarri bertsolariaren bertsoak, `Gazte denboran neska bati´. Manuel Olaizola Uztapide Oiartzunera ezkondu zen. Basarri eta biak elkarrekin ibiltzen ziren.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2011(e)ko abuztuaren 18a
- Iraupena: 0:03:42
- Erref: OIA-111/011
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Aisia » Kultura » Bertsolaritza , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bertsoak
Transkripzioa
- Beste gauza ez dugu kantatu “Emakumeak lore…”
- Bai, bai.
- Bai? Kantatu duzute leheno?
- Hori bertsuori ez, baiña kantatu dittugu bi.
- A bai?
- Hori ez dugu kantatu.
- Ez.
- Sarakua [ez dugu kantatu],`Basarri´nak.
- A, bueno.
- `Basarri´k Saran jarriyak.
- Saran jarriyak. Porke esan [zun], hara jun ta esan ziyola: “Bota nazu neri berso bat”. E? Eta orduan…
- Bai, ta neskatxari bota zizkiyon.
- Eta bota zittun hiru berso eta gero bota ziyon bat berari.
- “Zorionean egin nuen nik Sara herrira bisita”, ezta?
- Bai, ez dugu abestu.
Zorionean egin nuen nik
Sara herrira bisita,
ta txoraturik gelditu nintzan
damatxo bat ikusita. (bis)
Zu goratzeko ez daukat hitzik,
o bihotzeko Klarita,
hain zera bihotz-ikuitzalea,
ene hain zera polita! (bis)
- Hori da berari bota ziyona.
Nere begiak arpegi hori
sarri nahi dute aurrean;
soinez urruti banago ere
gogoz hor nazu hurrean.(bis)
- Oain azkenekua, e?
Zu goratzeko ez daukat hitzik…
- Ez. O utzi zazute ta oain azkenekoa. Zergatik hirugarrena ez zen hasi beharrik. Lehenengoa ta azkenekoa esan dugu.
- Hala da. Hala esan dugu.
- Ez gea dena… Lau zian, baiña lehenengoa ta azkenekoa gogoratzen [dugu] ondo.
- Aber, ze iruditzen… “Emakumeak lore bezela”, ez?
- Bai, hori da azkenekoa.
- Hori aittatxona zen gehiena, ez?
- Gure aittak esaten zun oso zail dela emakume bati hainbeste gauza esatea horren hitz gutxikin.
- Bai, eta hor ikusten zala —`Baserri´ eta `Uztapide´ elkarrekin ibiltzen zian, hemen Oiartzuna ezkondu baizen `Uztapide´, ta— ordun, `Uztapide´berez bertsolari hobia zela, baiñan ikusten zala `Basarri´k eskola gehio zula, eta batez ere abesti horretan ikusten dela benetan ze poeta zen.
- Oin abestuko dugu oain. E?
- Baiño mantsoxio, “porque no se entiende lo que decimos”.
- Horren azkenekua.
- Aber, hasi gaittezen. Nota.
- “Emakumeak…”, altoxio.
- “Emakumeak…”. Ez, oso alto dago.
Emakumeak lore bezela
hartu ditzagun aurrena
ta goazen danok beroiek dauden
baratzatxoan barrena (bis)
danok usaitsu, guri ta mardul
hau begien gozamena!
baiña neretzat zu dan-danetan
klabeliñik ederrena. (bis)
- Hoi esaten zun gure aittak zela.
- Hoi baiño ederragoik zerbait ba al da, ba?
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!