Oiartzun (Gipuzkoa)

Ugaldetxoko eskola

Ugaldetxoko eskola <p>Eskola publikoetan aritzeko oposizioak egiten ari zela hasi zen gerra eta bertan behera gelditu ziren probak. Beraz, bere kontura hastea erabaki zuen. Ugaldetxon jarri zuen eskola. 27 urtean aritu zen bertan, eta ikaslez gainezka eduki zuen eskola. Gero, herrian eskola gehiago zabaldu ziren eta pixkana husten joan zitzaion. Urteetara, gerran egindako oposizio haiek balio ahal izatea lortu zuen Alcaraz Zamora ministroak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-043-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskola publikoetan aritzeko oposizioak egiten ari zela hasi zen gerra eta bertan behera gelditu ziren probak. Beraz, bere kontura hastea erabaki zuen. Ugaldetxon jarri zuen eskola. 27 urtean aritu zen bertan, eta ikaslez gainezka eduki zuen eskola. Gero, herrian eskola gehiago zabaldu ziren eta pixkana husten joan zitzaion. Urteetara, gerran egindako oposizio haiek balio ahal izatea lortu zuen Alcaraz Zamora ministroak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Handik bukatu 'ta izango zen, nola zen? A, ne kontura ya erabaki nun eskola jartzia. Eta Ualdetxon jarri nun eskola partikularra, biño legalizatua. Eta han jendia izandu nun... Hasta decir basta! Zertik lepotik goraiño kaitzen ez! Geo itxea torrita, berriz... A, bueno geo... Han illunabarrin partikular ematen nun, biño geo ya espostu nitzanin, Ergoingo jendia hasi zen ba! 'Ta Ergoingo jendia ordun izautu nun nik ba! Beintxiki 'ta hoi denak. ¡Ui, menudos trastos! Biño jende majua! Ergoindik 'e jendia dezente zeatzen zen. Eta geo hala, pes, han pasa nittun hogeita zazpi, hogeita zazpi urte in nittun, 'ta hala berra, ez berra, ez dakit zergatik, kuestiyua da, jarri zuten eskola... Apaizak jarri zuten escuela diocesana, oaiñ biblioteka den hortan. Geo Juanito Adurizek konsejuko goiyan, eta geo in zuten nazionalak, Arrauko jendia tortzen zen, Arraun 'e in zittuzten bi, 'ta ordun neska eta mutillak aparte eon ber zuten. Nei inspektorak ezautzen zilako neskak eta mutillak uzten zizkin, biyek iukitzen, oaiñ, zertifikadoik ez zin maten mutillai mateko, neskantzat bakarrantzat. Eta geo zean in zuten, Ualdetxon bertan in zuten, eta Ualdetxon ittikin ya me vi... Y dije... Biali ez, porke legalizatua zon, biño jendia bakizu, batea 'ta bestea 'ta bestea... Eta gue Jangoikuk, ez dakit zuk sinistuko zuten, biño nik bai! Eta hau ibiltzen zen Asunzionen eta joten nitzan tarteka pues aber como iba y demás, 'Ta ez dakit hizketan hasi 'ta nola esan, pues ze situaziyotan arkitzen nitzan, 'ta "ya va haber trabajo pa usted" Hamalau urte, han in nittun! Geo jonta... Apuru errakin jon nitzan, berrogeita betzi urtekin, gaixua, e! Biño hiru seme-alaba nittun estudiatzen, e! 'Ta berrak itten 'ttunak! ¡Ai, con que dolor! Iñor izautzen ez, 'ta además era un colegio... Geo zeatu zen, juntatu zin pobrikin 'ta zea, biño de alta categoría era en un, en una época. Y sin ningún contra tiempo y muy bien, gracias a Dios, oso ongi. Geo ate zen lege bat, norbattek bazun poderia, Alcalá-Zamoran norbatt ote zen, que era el presidente de la república, norbatt ote zen kursillu haik muittu zittuna. Kursilluk in genittunak, aleiya.

- Oposiziyuk bai.

- Oposiziyuk, bai, kursilluk. Oposiziyuk. In genittunak eskubidia ganakala, después de meter un papeleo de mil demonios con notario y todo...

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia