Errotaberriko arrandegia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-039-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Altzibarko Errotaberriren ondoan, arrandegia zegoen, eta, arrandegiaren ondoan, errota. Hantxe bizi ziren Rufino eta bere familia. Aita eta bera arrandegian lanean aritzen ziren. Aita bertan gaixotu zen eta bularretik hil zen. Arrandegian sobratzen zena lurpean sartzen zuten.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Joxe Mari Carrere - Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2007(e)ko uztailaren 09a
- Iraupena: 0:01:32
- Erref: OIA-039/019
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak , Ekonomia eta industria » Lantegiak , Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak
Transkripzioa
- Oain Pitusa don tokiyan itxe ttiki bat zen. Itxia, errota 'ta gu errotan bizitzen giñanak eta jornala man berrin gau 'ta eun lanin. Jelakin atetzen, ni muti koskorra. Deposittuk hustu 'ta tak tak karri 'ta nik deposittuk bete urakin. Makillakin neurtu goitik zembat neurtzen zun 'ta. Bi laun benga lanin, atta semik eta. Ordun guria in zen zeatik, petxotik jarri 'ta hartatik izorratu zen. 'Ta geo zea "pulmoniyatik hil duk", pulmoniya bai erki!
- Bai pulmoniya 're bai, mantxa...
- Lanin izorratu! Gau 'ta eun lanin! Barkuk baizittuzten beák hoik. Errotaberrikuk eta Olaizola y Madrazo'ro zea, barko... Pareja zutena. 'Ta karo, pareja zeatzen zen demboan arrai benga arrai guziya honea kartzen zuten 'ta hemen beexita jarri. Honoko, Aingeruko ondoko itxe beltz hoik eta guriak txatarreiya dakaten hoitan 'ta. Oain jendik aprobetxatzen 'ttu erki! (ze arrai usai...) saten ziyoten holako peskadillak tripa lertua baldin bazun, kajea 'ta lurrea dena, lurran azpira. Lurra, kriston indarra arraiyak, e! Arrai pilla erra bazin hoitan sartuak. Zapo buruk bai, holakuk! Mekauen! 'Ta geo arto tartin igual zeak zakurrak jun 'ta. Biño pilla erra arraiya! Josus! Hamakin bat kamioika arrai kartzen zuten horrea.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!