Muxika (Bizkaia)

Sorginkerien jatorria

Sorginkerien jatorria <p>VIII. gizaldian, Amagoia izan zen Euskal Herriko sorginkerien eta sinesmenen buru; Amaia haren biloba zen. Amaiaren sasoian kristautasuna indartu zen. Elizak ermitak egin zituen edonon eta orduan hasi ziren ezkontzak, elizaren ospakizuna baita ezkontza. Herritarrak erromerietan batzen ziren eta gizon-emakumeak hantxe batzen ziren. Sorginkerien jatorria hortxe ei dago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-049-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

VIII. gizaldian, Amagoia izan zen Euskal Herriko sorginkerien eta sinesmenen buru; Amaia haren biloba zen. Amaiaren sasoian kristautasuna indartu zen. Elizak ermitak egin zituen edonon eta orduan hasi ziren ezkontzak, elizaren ospakizuna baita ezkontza. Herritarrak erromerietan batzen ziren eta gizon-emakumeak hantxe batzen ziren. Sorginkerien jatorria hortxe ei dago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bueno zortzigarren gizaldixen, "siglo ocho", Amagoia egon zan hondiño Euskal Herrixen sorginkerixe edo orduko ohitturen buru. Eta haren loba bat izen zan Amaia. Ta orduen Amaia sartun zanien ya kristautasune ya sartute egoan. Ta honek arbolak-eta testigu ta honek geuzek, eliziek sartu zanien danak kendu bazen, baia danak. Eta ermittie hamen ein, ermittie han beste punten, ermittie han eta lehen ohitturek horrek ohitturek egoten zien lekuen ermittie ipiñi eta elizatik paseu erain eta orduan hasi zien ezkontzak, elizakoak. Ezkontza da elizako sakramentu bet, eliziek ipiñi eban sakramentue edo eskarmentue, ez dakit, baia bardin dotso. Ta ariñau, egozan honek lekuek herrixe batzen zanak, herrixen jentie batzen zan, ba erromerixe eitteko, orduko instrumentuek, hor ikusi dogu txirula bat edo alboka soiñue edo instrumentu zaharrak, orduko sasoietakoak, eta harekin eitten zan erromerixe. Ta oingo aldien, oingo edo gure gazte denporako aldien, askatasun haundixe egoan ar-emien artien. Erromeri askotara joan ta bata bestieri konbenziduten eben edozegaittik, edo edozelan-edo. "Ene, ba itxura poltte dekozu" edo "Berba politto eitten dozu" edo ha edo bestiegaittik. Ta hor eitten zien barrabaskerixek, ezta? Oin hori be ez da biher, ze nik dakittenez, "Zu beittu hori mutille, koño horrexeaz kapritxo bat ein biher dot /biot/". Joan, berari esan ta joan nonora, hala ein ta kittu,ezta? Ta hori horrenbeste bez, oin hori dau. Horrenbeste bez, baia nehiko askatasun handixe oingo aldien gure bizitzeko aldien. Ze gu nehiko gogor hartu ginttuezan jaixotzatik, gure gurosoak be bai. Ta hortik dator sorginkerixek-eta. Ez zien sorginkerixek. Jentie batzen zan lekuek. Ze horra be etorkoko zien Mendatatik, Albizetik, Muxiketik, inguruetatik domeka arratsaldien horra, erromerixera. Ta haixe izeten zan akelarrie, akelarre.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia