Muxika (Bizkaia)

Perratokiak Zugastietan eta Urrutxun

Perratokiak Zugastietan eta Urrutxun <p>Ganaduarentzako perrak jartzeko perratokia Zugastietan egoten zen, Hipolito zen perratzailea. Urrutxura ere Zornotzako Txomin perratzailea joaten zen astean behin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-033-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ganaduarentzako perrak jartzeko perratokia Zugastietan egoten zen, Hipolito zen perratzailea. Urrutxura ere Zornotzako Txomin perratzailea joaten zen astean behin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Herradurak-eta?
- Herradurek Zugastan oin zerak dekona, zelan da, Angel?
- Bai.
- Harek eken han, oin etxie eindde dau, han herratokixe. Ta han herratokixen herraduretan zien hemengoak, ta ostantzien ha baiño hobie zala-ta, Urrutxure etorten zan Zorrontzako herradore bat, Txomin, ha etorten zan. Ta harek herradureu ta bueno. Herradurek oin iñor ezin lei topeu herradore bat be iñun, baia orduen sasoien ba edozein egunetan joan Zugastara ta berak ipintze otsun gero egune be ta gurieri be horrako probarako, ze pisue ekien txikitxu, gitxitxu. Eitten euen laban, ta horrek herradureu zittuen ta herradureri ataa zetsiezan punten gantxoak, hauxe izetie lez ebai zerriaz lelengo, ta gero, dobleu ebatu deizon behieri, halan zertu osten /zertusten/, bai. Horrek horrek ba biher asko eitten euen Hipolittok. Eta Urrutxun ez daitz egunetan edo noz egoten zan, bai, Txomin.
- Ta orduen Gorozikeko danak Zugastara bajatu biher.
- Bai Gorozikekoak eta Iburrikoak be bai, danak.
- Ta Eutzaganekoak-eta?
- Eutzaganekoak be bai. Ta ostantzien, Zorrontzan, horrek Txominek beren herratokixe Zorrontzan eken, baia fazilidaderako Urrutxun gero beste bat monteu euen, herratoki hutse, bai.
- Urrutxun nun?
- Urrutxun han Santi bizi zen hegalien, han.
- Han Santi beste alderdixen edo bertan Santin.
- Santin partetik, bai, bai.
- Eta herradurak-eta be diferentiek izengo zien ezta? Idixetzat izen edo astoantzat-edo.
- Sendoaua, bai, bai diferentiek die total. Oin, idixentzako beti sendotxuauak behixentzako baiño, ta tamaiñue ze biher deuen /bideuen/ eta holan herradoriek zertzen euen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia