Muxika (Bizkaia)

Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona

Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona <p>Primo de Rivera ostean etorri zen Franco. Zornotzako (Amorebieta-Etxano) jaietan egon ziren Francok agintea hartu zuela enteratu zirenean eta gerra etor zitekeela pentsatu zutenean. Antzina, Gorpuzti egunez-eta, gure Jauna palioaren azpian eramaten zen; Franco ere palioaren azpian joaten zen. Bere ustez Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-015-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Primo de Rivera ostean etorri zen Franco. Zornotzako (Amorebieta-Etxano) jaietan egon ziren Francok agintea hartu zuela enteratu zirenean eta gerra etor zitekeela pentsatu zutenean. Antzina, Gorpuzti egunez-eta, gure Jauna palioaren azpian eramaten zen; Franco ere palioaren azpian joaten zen. Bere ustez Franco ez zen palioaren azpian eramateko gizona.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Franco aurretik Primo de Rivera be egon zan.
- Bai, Primo de Rivera egon zan. Ta Primo Riverari itzi ez eittiarren sublebeu ein zen Franco, Francok urten eban. Ta akordetan naz gu Zorrontzan egon giñezen, Zorrontzako jaidxek izen zien ta. Ta hantxe ba Francok urten dabela ta gerrie egongo ete dan jentie endredetan hasi zen. Ta halantxik endredeu.
- Halantxik endrede zan.
- Bai. Franco Franco legez ipiñitte ez zan egon. Franco egon zan derrigorrez urtenda egon zan. Ta gero, santu bet edo gure Jaune niri nik arrabidxoa hartu naben ikusi nabenien be. Zera, lehenau Gure Jaune palidxoan azpidxen eroaten zan atziñe.
- A bai?
- Bai. Gorpuzti egunez-ta palidxoan azpidxen joaten zan, eroaten eben. Ta Franco palidxoan azpidxen hartun eben, eta Gure Jaune eroateko lekuen Franco eroan eben palidxoan azpidxen. Ta nik Franco ez zala gizona palidxoan azpidxen eroatekoa modukoa pentseu naben, txarri bet zan ta.
- Txarri bet. Itzelak ein bazen, ezta?
- Bai. Franco, Francok biher dan modukoa /bidamodukoa/ izeteko, orduen errepublikiek urten eban ba itzi errepublikien zerien artien ein biher eban, harek harek ondo segiten ez badeu orduen pareu, ez berak urten ta bazterrak gizonok kartzelara eroan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia