Jon Lopategi Lauzirika

Muxika (Bizkaia) (1934-2019)

Biografia

Muxikako Zabalalde "Zabale" auzoko Aldauria "Aldori" baserrian jaio zen 1934. urtean. Ama ondoko auzoko batekoa zen, Besangizekoa; aita, ordea, mungiarra. Hamar neba-arrebatatik seigarrena eta lehen semea izan zen. Gerra aurrean jaio zenez, lehen urteak gogorrak izan ziren: erreketeak sartu, behi uztarria hartu eta Mungiara joan ziren Barakaldora eta Bilbora joan aurretik. Gerraostean, hamabi urte izan arte, Kurtzeroko eskolara joan zen maistra azpeitiar batekin Tolosako sakramentinoetara joan arte. Batxilergoa, nobiziatua, filosofia eta teologia apur bat ikasi ostean, botoak hartzekotan zegoela, etxera bueltatu eta soldadu joan zen. Gerora, Gernikako Dalia lantegian, pentsu-saltzaile eta bertso irakasle moduan aritu zen irakasle. Izan ere, Jon bertsolari txapeldun bezala da ezaguna denontzat. Soldadutzatik bueltan hasi zen bertsotan Muxikako Iturrigaz eta herriko beste askorekin batera. 1962. urtean, lehen txapela irabazi eta gero hasi zen Jon Azpillagagaz batera Euskal Herriko ehunka plazatan abesten; batez ere, Gipuzkoako Goierrin eta Bizkaiko Txorierrin. 1962, 1964, 1967 eta 1987ko Bizkaiko bertsolari txapelketak eta 1989ko Euskal Herriko txapelketa nagusiak eskuratu zituen, besteak beste. Frankismoko garai gogorrenetako plaza gizona izan zen. Debekuak debeku, sekula ez zioten abesteari utzi eta astebetez Basauriko kartzela ezagutzea ere egokitu zitzaion.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-053 2012 Muxikako ahotsak
MUX-054 2012 Muxikako ahotsak
MUX-057 2013 Bittor Kapanaga, Otxandioko aztia

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Aita ezkontzeko Ameriketatik bueltatu Bideoaren ikonoa
2 3. solairutik lurrera erori Bideoaren ikonoa
3 Gernikako bonbardaketa estolda-zuloan Bideoaren ikonoa
4 Azpeitiko maistra Bideoaren ikonoa
5 Eskolan "viva EspaƱa!" oihukatu behar Bideoaren ikonoa
6 Fraidetzarako ikasketak Tolosan Bideoaren ikonoa
7 Fraide-eskolatik ezin etxera idatzi Bideoaren ikonoa
8 Hamar urteren buruan, etxera Bideoaren ikonoa
9 Donostian Francoren goardietan Bideoaren ikonoa
10 Etxean esku zabalik hartu zuten Bideoaren ikonoa
11 Maltan egotetik Apatan pentsua saltzera Bideoaren ikonoa
12 Lehen bertsoak soldadutzan Bideoaren ikonoa
13 Bizkaiko txapela lehen aldiz Bideoaren ikonoa
14 Bizkaiko Txapela beste hiru aldiz Bideoaren ikonoa
15 Bertsolaritza Francoren garaian Bideoaren ikonoa
16 Azpillagarekin plazaz plaza Bideoaren ikonoa
17 Bertso saio gehienak Goierrin Bideoaren ikonoa
18 Goierri eta Txorierri, bertso saioetan pareko Bideoaren ikonoa
19 Astebete preso, isuna ez ordaintzeagatik Bideoaren ikonoa
20 Txapelketarik ez denbora batean Bideoaren ikonoa
21 Buruz burukorik ez egitea erabaki Bideoaren ikonoa
22 Doinu berriak Amurizak ekarri Bideoaren ikonoa
23 Bittor, Lopategi bertsolariaren aholkulari Bideoaren ikonoa
24 Hamalau urteko mutikoa Bittorren baserrian trebatzen Bideoaren ikonoa
25 "Otxandioko profeta haundi bat dogu Bittor Kapanaga" Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia