Antonio Iparragirre Aldasoro

Mutiloa (Gipuzkoa) (1936)

Biografia

Antonio jaio baino egun batzuk lehenago, espainiar frontea Mutiloara heldu zen, gerraz babesteko asmoz. Ugalde baserrian jaio beharreko haurra, beraz, Segurako Etxeandin jaio zen. Gurasoak mutiloarrak zituen: aita, Ugalde baserrikoa; eta ama, Gaztainandi errotakoa. Mutiloko eskolan ibili zen komunio txikia egin zuen arte; geroago, Segurako eskolan ibili zen hamahiru urte bete zituen arte; eta, ondoren, Saturrarango seminariora joan zen apaiz izateko asmoz. Hamazazpi urte bete zituenean, bokazio gutxi zuela-eta, seminarioa utzi zuen. Herrira bueltatu eta Idiazabalgo lima-lantegian hasi zen lanean.

Zintak

KodeaDataProiektua
MTL-008 2012 Euskal Herriko Ahotsak
MTL-009 2012 Euskal Herriko Ahotsak
MTL-010 2012 Euskal Herriko Ahotsak
MTL-011 2012 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gerratik babesteko, Segurara
2 Gerrak harremanak gaiztotu zituen
3 Ugalde baserriaren historia
4 Arropa garbitzeko prozesua, lehen
5 Etxe zaharraren egitura
6 Ekonomika vs beheko sua
7 Neguan, artzainak baserrian
8 "Baietz asmatu zer jan duzun gaur?"
9 Afaria bazkaria baina goxoagoa
10 Eskolara eta seminariora joateko aukera izan zuen
11 Saturrarango seminarioko gosea
12 Seminarioko bizimodua eta ikasgaiak
13 Seminariotik irteteko erabakia
14 Seminarioan, ikasleen laurdenak jarraitzen zuen
15 Etxekoek bidalitako paketeak konpartitzeko erabakia
16 Seminarioko oroitzapen onak
17 Mutiloko maistra, azkenean koinata
18 Lehen zigorrak errazago eramaten ziren
19 Meta handiak eta garia jotzeko makina
20 Garia pilatutakoan, errotara
21 Labesua martxan zegoenean
22 Sagarrak saltzeko edo sagardoa egiteko
23 Sagardoak luzaroan iraun zezan egiten zituztenak
24 Errotara ezkutuan edo eskuko errota etxean
25 Mikeleteen eta guardia zibilen jarrera
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia