Milafranga (Lapurdi)

Teilatuentzako zura Landetako segatokietatik etorrarazten

Teilatuentzako zura Landetako segatokietatik etorrarazten Gilbertek baliatzen zituen taulak, pinuzkoak, Landetako "segerietatik" (zerrategietatik) etorrarazten zituen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MIL-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gilbertek baliatzen zituen taulak, pinuzkoak, Landetako "segerietatik" (zerrategietatik) etorrarazten zituen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta... eta lehen, nola... nola egiten zenuten etxea, zureria eta... Nola egiten zen? Lehenik zureria egiten zen... edo... edo lehenik paretak, edo...?
- A, lehenik pareta, bai. Bai, bai... lehenik paretak eta geo... geo teilatüya, bai.
- Eta erdian ere, tauladura eta...?
- A ba... ba... bai eta're, bai. Erdian, hoi eiten zen, harginak segituz.
- Harginak eginez bezala?
- Harginak einez bezala, zea... bai.
- Eta... eta taulak eta... non... non eginarazten zenituzten? Segerian?
- A ba... ba, hoi segerian iten zien, bai, hoik... Heldu zien prest emaiteko... segeriatik, hoik.
- Bazen... bazen segeria franko lehen edo...?
- A bai... bai... ba... bai.
- Non? Non ziren, eskualde honetan?
- Ba Landesetan...
- Landesetan?
- Gehienak, bai... bai Landesetan.
- Eta zer orduan zura? Pinua?
- A bai... ba, gehiena pinua, bai.
- A ba?
- Ba... ba.
- Etxe egiteko eta, pinua baliatu da, anitz?
- A ba... bai... ba... bai. Zonbat egiten zuten haitzez banan haitzez, karioo zen!
- Ba... ba, bistan da...
- Ez zen /etzen/ prezio bera!
- Eta hemen, eskualde honetan, badakizu zuk zer ziren hemengo arbolak, gehienak? Zer harrapatzen zen gehienik?
- Bo, haitzak.
- Haritzak?
- Ba.
- Haritza edo ametza?
- Haitza ba.
- Haritza?
- Bai... bai.
- Eta bertzerik, gaztainondo edo...?
- Ba guti hemen, gaztena.
- Eta hemengo... hemengo, Lapurdiko parte honetako etxeen zureriak eta... zertazkoak dira?
- A ba, etxe zaharretan, haitza.
- A ba?
- Ba... ba.
- Haritza?
- Bai... bai.
- Nolaz hori?
- Lehenoo, duaika, merkexoo zen edo ez da /ezta/... ez dakit /eztakit/ nolaz...
- Edo bakoitzak bazuen bere...
- Bakotxak bee zera baziin, duaika, ez zen /etzen/ ... bai.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia