Rita Larrea Lopetegi

Lezo (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Lezoko Barunga baserrian jaio zen. Gurasoak Lezokoak zituen, ama Barungakoa eta aita Urrullo baserrikoa, eta Barungara ezkondu ziren. Aitak Pasaiako portuan egiten zuen lan; gero Lezoko "Industrias Navarras"en aritu zen. Pildaingo eskolara joan zen Rita, eta Jesusa eta Teresa izan zituen maistra. Hamaika urterekin Errenteriako mojen eskolara joan zen eta bi urtez ibili zen han. Gero, josten ikasten ibili zen Errenteriako jostun batekin. Beti aritzen zen baserrian lanean, amari laguntzen. Hogeita bi urterekin ezagutu zuen bere senarra izango zena, Joxe Zabaleta, Lezoko Une baserrikoa. Handik bi urtera ezkondu ziren eta Barungan, Ritaren jaiotetxean, jarri ziren bizitzen bere gurasoekin. Senarrak Errenteriako Papeleran egiten zuen lan; gero Lezoko Orbegozon aritu zen. Bi seme izan zituzten eta biak baserrian bertan jaio ziren. Handik urte batzuetara Larrezabal izeneko etxea egin zuten baserria salduta. Gazterik alargundu zen, berrogeita zortzi urte zituenean hil baitzitzaion senarra Ritari. Duela urte batzuetatik Lezoko Jaizkibel Etorbidean bizi izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-033 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Arropa nola garbitzen zuten Bideoaren ikonoa
2 Baserriko lanetarako janzkera Bideoaren ikonoa
3 Jaietako arropa erostera Donostiara joaten ziren Bideoaren ikonoa
4 "Nik zuk emandako pitarra edango nuke" Bideoaren ikonoa
5 Gerrako oroitzapenak eta sufrimenduak Bideoaren ikonoa
6 Gerrako ezbeharrak eta beldurrak Bideoaren ikonoa
7 Gerrako giroa eta bidegabekeriak Bideoaren ikonoa
8 Anaien esperientzia gerran Bideoaren ikonoa
9 Gerra osteko elikadura Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia