Mikel Salaberria Kortaberria

Lezo (Gipuzkoa) (1932)

Biografia

Lezoko Kale Nagusiko 27an, MandazaƱania etxean, jaio zen. Aita etxe horretakoa zen, ama berriz Errenteria-Oreretakoa. Ez zuten animaliarik etxean, noizbait behiren bat izan bazuten ere. Aitak Errenteria-Oreretako paper-lantegian egiten zuen lan, administraria zen. Eskolan, Lezoko eskola publikoan hasi zen baina laster aldatu zen Errenteriako Aierbe ahizpek zuten eskolara.Hamabi urterekin aitaren aldeko osaba-izeba batzuek zuten baserrira, Martixkoneara, joan zen bizitzera. Osaba-izeba horiek ez zuten seme-alabarik eta Mikel baserriko lanetan laguntzera gero eta maizago joaten zela eta, bertan bizitzen gelditu zen. Osaba-izebei baserriko lanetan laguntzeaz gain, kanpoan ere egiten zuen lan, Oiartzungo enpresa batean bulegari bezala. Baserria baino pixka bat goraxeago egon ziren 36ko gerrako langile-batailoietan aritu ziren trabajadoreak, Martixkoneatik goraxeago zuten akanpalekua eta Mikelek oroitzen du nola zeuden antolatuta. Elias Salaberria Lezoko pintore ospetsua, bere osaba zen, aitaren anaia. Txikitatik ezagutu zituen liburuak etxean, liburu haietatik irakurzaletu zen eta geroztik ez dio irakurtzeari utzi, egunero egiten du bere saioa. Emaztea eta bi semeekin bizi da Martixkonean, osaba-izebarekin bizitutako baserrian.Beti izaten ditu liburu bat edo beste sukaldean eta gogotsu aldarrikatzen du liburuak ez direla apaletan edukitzeko irakurri eta eskuartean erabiltzeko baizik. Garai batean Lezon zegoen baserritar giroa desagertu dela dio. Bide horretatik kezkaz bizi du euskararen etorkizuna, belar txarra bezalakoa izatea nahiko luke, galtzen ez dena.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-017 2009 Euskal Herriko Ahotsak
LEZ-018 2009 Euskal Herriko Ahotsak
LEZ-050 1998 Lezoko hizkeraren grabaketak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Lezon kaleko etxeek abereak eta baratzeak zituzten Bideoaren ikonoa
2 Lezoren hirigintza-egitura lehen Bideoaren ikonoa
3 Mutilak eta neskak aparte bainatzen Bideoaren ikonoa
4 Lezoko itsasbazterrean arrantzan Bideoaren ikonoa
5 Fabrikak ura kutsatzen hasi zirenekoa Bideoaren ikonoa
6 Lezoko eskolan, maisu gaiztoak Bideoaren ikonoa
7 Errenteriara ikastera osaba baten bidez Bideoaren ikonoa
8 "Lorito", Lezoko maisu gaiztoa Bideoaren ikonoa
9 Eskolako ikasgaiak eta komeriak Bideoaren ikonoa
10 Jolastu bai, baina etxetik gertu Bideoaren ikonoa
11 Eskulanak egiteko zaletasuna Bideoaren ikonoa
12 Donostiara joatea Madrilera joatearen pareko Bideoaren ikonoa
13 Aita-semeen lanak Bideoaren ikonoa
14 Irakurtzeko zaletasun handia Bideoaren ikonoa
15 Elias Salaberria osaba pintorearen izaera eta ohiturak Bideoaren ikonoa
16 Osabak gerran sufritu eta gerora zigorra koadrotan ordaindu Bideoaren ikonoa
17 Elias Salaberriaren ihesa gerra garaian Bideoaren ikonoa
18 Osaba Donostiatik Madrilera eraman zuten pintatzeko gaitasuna ikusi baitzioten Bideoaren ikonoa
19 Aitona ere eskulanetan fina Bideoaren ikonoa
20 Sagardoa egiten aspertuta Bideoaren ikonoa
21 Otordu guztietan pitarra edateko ohitura Bideoaren ikonoa
22 Lezoko kaleko sagardotegiak pixkanaka galtzen Bideoaren ikonoa
23 Sagardotegietako giroa eta gerraosteko gosea Bideoaren ikonoa
24 Sagardotegian lanpernak jaten Bideoaren ikonoa
25 Egurra jabego pribatuetatik ekartzen Bideoaren ikonoa
26 Prozesioa ikusi baino nahiago, sagardoa edaten jarraitu Bideoaren ikonoa
27 Langile batailoiak: barrakoiak Bideoaren ikonoa
28 Langile batailoiak: bideak egiten Bideoaren ikonoa
29 Langile batailoiak: militarrak herrian Bideoaren ikonoa
30 Langile batailoiak: gosea Bideoaren ikonoa
31 Gerra garaiko oroitzapenak Bideoaren ikonoa
32 Lezoko janari dendak Bideoaren ikonoa
33 Urteko ospakizunak Lezon Bideoaren ikonoa
34 Santo Kristoa eta Santi Krutzak Bideoaren ikonoa
35 Futbola ikustera eta zinemara Bideoaren ikonoa
36 Arropa gutxi eta jostunak egina Bideoaren ikonoa
37 Politika kontuetan, isiltasuna Bideoaren ikonoa
38 Osaben kontuak Bideoaren ikonoa
39 Ikastolaren beharra nondik sortu zen Bideoaren ikonoa
40 Ikastolaren sorrera Bideoaren ikonoa
41 Baserri giroa eta Lezoko euskara Bideoaren ikonoa
42 Oraingo bertsokera, mami gutxikoa Bideoaren ikonoa
43 Euskarari buruzko gogoeta Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia