Luixita Sarasola Zumeta

Lezo (Gipuzkoa) (1931)

Biografia

Lezoko parrokia ondoko etxe batean jaio zen Luixita: lau solairu zituen eta haizete handiko egunetan mugitu egiten zela esaten zen herrian. Haizetea zenean, Luixitak ohea aldendu egiten zuen pixka bat paretaren ondotik. Bestela, paretak ohearen kontra jotzen zuenean etxearen mugimendua zela eta soinua ateratzen zuen eta Luixitak ezin izaten zuen lo egin. Aita eta ama Lezokoak ziren, aita Donibane kalekoa eta ama Olaizola baserrikoa. Zazpi anai-arrebatan laugarrena zen bera. Zortzi bat urte zituenerako amari laguntzen hasia zen etxeko lanetan, sukaldea jasotzen, garbitzen, ura iturritik ekartzen... Lezoko eskola publikoan ikasi zuen hamalau urtera arte. Gero, lanean hasi zen Pakers gozoki-fabrikan. Aitak Errenteriako Papeleran egiten zuen lan eta bere bitartez, hamasei urte zituela, Laneran hasi zen lanean, Errenterian. Ezkondu zenean, utzi egin zuen lana ezkontzen ziren emakumeek debekatua baitzuten lanean jarraitzea. Hamabost urterekin ezagutu zuen senarra izango zena Errenteriako Ondartxo auzoko jaietan. 1956an ezkondu zen Juan Karrera oiartzuarrarekin eta Kale Nagusiko Mandazañania etxean jarri ziren bizitzen errentan. Lau seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-030 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Haizeak mugitzen zuen etxea Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
2 Aitaren heriotza Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
3 Arropa garbitzeko pausoak Bideoaren ikonoa
4 Gobara eta plantxa Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
5 Sukaldeko ekonomika eta labea Bideoaren ikonoa
6 Kongregazioko ohiturak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
7 Kongregazioko zigorrak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
8 Kongregaziotik etxera kontu eske Bideoaren ikonoa
9 Ezkondu aurretik eta ondoren bizitakoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Gerran babes bila hara eta hona Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia