Jose Krutz Sarasola Tolosa

Lezo (Gipuzkoa) (1928)

Biografia

Lezoko Zubitxo kalean jaio zen Jose Krutz, Bixentatxona deitzen zioten etxean. Aita eta ama Lezokoak ziren, Irurtzun baserrikoa bata eta Granada baserrikoa bestea, hurrenez hurren. Ama ia ez zuen ezagutu, Jose Krutzek hiru urte zituela hil baitzen erditzerakoan. Ama hil zenean, Etxeberri baserrira joan ziren bizitzera aitaren aldeko aitona-amonekin. Alargundu eta handik urte batzuetara, aita berriz ezkondu zen Manuela Sistiagarekin, eta baserritik kalera bueltatu ziren. Aitak portuan egiten zuen lana barkuak deskargatzen, enkargatua zen. Jose Krutzek Gaintxurizketako Uneko eskolan ikasi zuen lehendabizi eta gero Errenteriako Aierbe ahizpekin klase partikularrak jaso zituen. Hamalau urterekin, Errenteriako Urbieta Ebanisterian hasi zen lanean. Gero Trintxerpeko Erkizia aroztegian aritu zen hamasei urtez altzariak egiten. Baina urte gehien itsasontziak egin eta konpontzen igaro zituen. "Industrias Guria" izeneko kooperatiba osatu zuten batzuen artean, eta baxurako nahiz alturako arrantzontziak egiten zituzten. Tartean atun-ontzi asko egin zituzten Bermeorako. Ontzigintzan aritu zen, 62 urterekin erretiroa hartu zuen arte. Lezoko Ina Lopetegirekin ezkondu zen, eta bost seme-alaba izan zituzten.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEZ-031 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Kaletik baserrira, eta baserritik kalera Bideoaren ikonoa
2 Euskaraz hitz egiteak arazoak ekar zitzakeen garaia Bideoaren ikonoa
3 14 urte bete baino lehen, altzari-fabrikan lanean Bideoaren ikonoa
4 Gaztetatik arotz fina Bideoaren ikonoa
5 Kooperatiba sortu, eta arrakasta izan Bideoaren ikonoa
6 Aroztegiko garai bateko tresnak eta materialak Bideoaren ikonoa
7 Egurra lehen nola mozten zuten Bideoaren ikonoa
8 Arotz-lanetako hastapenak Bideoaren ikonoa
9 Altzariak eta egurra garraiatzeko, gurdia Bideoaren ikonoa
10 Altzarien prezioen arteko aldeak Bideoaren ikonoa
11 Itsasontziak egiteko materialak Bideoaren ikonoa
12 Barku txikiak nahiz handiak egiten zituzten Bideoaren ikonoa
13 Itsasontziaren zatiak egin eta muntatzeko prozesua Bideoaren ikonoa
14 Barkuak egin bitartean, ikuskariak Bideoaren ikonoa
15 Itsasontzia egiteko azken pausoak Bideoaren ikonoa
16 Itsasontzi berriaren uretaratzea Bideoaren ikonoa
17 4 urtetik behin, atunketariak goitik behera begiratu behar Bideoaren ikonoa
18 Arrantzaren garai onak Bideoaren ikonoa
19 Aitonaren anekdotak eta azken hitzak Bideoaren ikonoa
20 Bertso zahar batzuk Bideoaren ikonoa
21 'Lexoti' eta 'Lazkao Txiki'ren ateraldiak Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia