Jabier Isasa Mitxelena
Lezo (Gipuzkoa) (1929)
Biografia
Gaintxurizketa Errekalde bailaran dagoen Saizar baserrian jaio zen, eta bertan bizi izan da beti. Aita bertakoa zuen eta ama Oiartzungoa. Gurasoak baserriko lanetatik bizi ziren, behiak hazi, lurra landu eta esnea saltzetik. Pasai Antxora joaten zen arreba esnea saltzera egunero, baserritik 50 metrora zegoen geltokian trena hartuta. Txikitatik hasi zen baserriko lanetan eta, eskolara Urrunera joaten zen auzoko beste neska-mutilak bezala, amonak prestatzen zien bazkaria eramaten zuten eskolara anai-arrebek bertan bazkaltzeko. Hala ere, askotan, baserriko lanek hala eskatzen zutenean, baserrian geratu behar izaten zuen eskolara joan gabe. Errekalden, oraingo aldean, orduan zer haur mordoa zegoen gogoratzen du Javierrek. Auzoan, tabernatxo bat ere bazuten eta urtero festak egiten zituzten bertan. Gaztetan, lagunak bertan elkartzen ziren karta-jokoan aritzeko. Ezkondu zenean, baserrian geratu ziren bizitzen emaztea eta biak Javierren familiarekin. Baratzea landu eta Irungo plazan barazkiak saltzetik bizitu ziren urtetan; emaztea egoten zen goizero salmentan. Beste lan batzuetan ere aritu izan da: Jaizkibelen pinuak landatzen, harrobiko lanean, edota arraina deskargatzen Donibaneko kaian. Emaztearekin batera bizi da, alabaren eta biloben ondoan.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-010 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala | ||
LEZ-058 | 2009 | Dialektologia-EHU | Amaia Serrano |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute