Lesaka (Nafarroa)

Kisua

Kisua Ia baserri guztietan kisu-labe bat zegoen (lurrez tapatuta izaten zen). Auzolanean egiten zen kisua. Lehenengo, kisu-harria atera behar zen eta tokiraino eraman; egurra ere bildu, pilatu eta eraman behar zen. Gero, auzolanean harriak pilatzen ziren; arku forma ematen zitzaien. Goiko zulotik harriz betetzen zen eta gero, piztu. Hamar bat egunez sutan egon behar zuen. Ke beltza ateratzen zen hasieran, gero ke urdina eta azkenean su garra ateratzen da goitikan; orduan itxi behar da zuloa. Harriak ateratzerako orduan kontuz ibili behar da ez erretzeko. Harri zuriak igeltseroei saltzen zizkieten eta beltzak landarako erabiltzen ziren (harrak-eta hiltzeko). Ukenduak egiteko ere erabiltzen zen kisua. Apezak landak nola bedeinkatzen zituen, har beltzak zirenean: “kisatis, kisu ta gorotza”. Kisu harriak eramateko eta deskargatzeko “dunbero” izeneko karro berezia erabiltzen zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-021-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ia baserri guztietan kisu-labe bat zegoen (lurrez tapatuta izaten zen). Auzolanean egiten zen kisua. Lehenengo, kisu-harria atera behar zen eta tokiraino eraman; egurra ere bildu, pilatu eta eraman behar zen. Gero, auzolanean harriak pilatzen ziren; arku forma ematen zitzaien. Goiko zulotik harriz betetzen zen eta gero, piztu. Hamar bat egunez sutan egon behar zuen. Ke beltza ateratzen zen hasieran, gero ke urdina eta azkenean su garra ateratzen da goitikan; orduan itxi behar da zuloa. Harriak ateratzerako orduan kontuz ibili behar da ez erretzeko. Harri zuriak igeltseroei saltzen zizkieten eta beltzak landarako erabiltzen ziren (harrak-eta hiltzeko). Ukenduak egiteko ere erabiltzen zen kisua. Apezak landak nola bedeinkatzen zituen, har beltzak zirenean: “kisatis, kisu ta gorotza”. Kisu harriak eramateko eta deskargatzeko “dunbero” izeneko karro berezia erabiltzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia