Lekeitio (Bizkaia)

Eskoleroak eta ikastoleroak

Eskoleroak eta ikastoleroak <p>"Eskoleroen" eta "ikastoleroen" arteko pikeak askorako ematen omen du. Txisteak, irainak, anekdotak... Denetik omen da. Anderrek eta Iratik horietako batzuen berri ematen dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-076-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

"Eskoleroen" eta "ikastoleroen" arteko pikeak askorako ematen omen du. Txisteak, irainak, anekdotak... Denetik omen da. Anderrek eta Iratik horietako batzuen berri ematen dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta bai? bueno, umore gai bezela hartzeraiño edo txistiak bere hortan ere egiteraiño? Ez, txisteak ez dituzute egiñak eukiko ikastoleroen eta eskoleroen...
- Ander: Ba, adibidez, bat dao oso ona dana. Bueno oso ona edo... ba guretzako, ikastolakuntzako, zana kriston –ez?–... ["as en la manga" esaten] daben modura, ba, lehen karnabalak ospatzen zirinian Lekitxon, ba, joe, ikastolatik itten zan kriston prestakuntzia. Super serixo hartzen zan: ba antzerki bat eitten da...
- Irati: Herriko frontoian...
- A.: ... herriko frontoian, jostunak daoz trajik eitten... [...] eitten dabezenak ta kurrada eitten da. Ta eskolan saso baten, ba, urte bat kuadra zan, uste dot behin izan zan ein ebela /eibela/, ba, askok urten eben ba basurako boltsakin eindako dsifrazakin. Ta ya hortik, behin itten dozunian, ya badakizu zer dan hori...! Osea, ya Lekitxon, ganera, behin eitten badozu hori, bixi guztian [ein bazendun moduan zan]. [...]. Orduan beti da, karnabalak allegaten dizenin eskoletakuari beti bronki, brometan, ez? "ze aurten be basura poltsiaz urtengo zarie?" Beti, urtero-urtero-urtero-urtero. Eta eon dira... eon dira disfrazak be Lekitxon, jentiak, eskolero jantzitta, ba, basurako boltsa bategaz urteten daben jentia.
- I.: Ez, baiña gero ya adin kontua be bai bada. Osea gu ya da fase bat superata daukazuna ta [txisterak] darena, alde bixetatik. Baiña on ikasliak dizenakin da gai... osea, gai landu biharrekua.
- A.: Identidade kontu bat da be bai.
- I.: Osea... bai, ez na... osea on gu nastaten gara, ez dakit zer dan, gauza natural bat. Osea, daon gai bat da, baiña ya txiste gai bat da. Baiña nire nebiak ondik hori bixi ein dau. Osea, bixi ein dau: ni nire kuadrilli da ikastolaku ta ez hurbildu eskolakuagaz, bestela kanta-paperak aterako nabez. Osea, dao... bai. Eta eremua: ni ez noia Gaztegunera, ze hor eskolakuk daoz, nire tokixa hau da... Bai, osea, hori badao, ta oso gordiña da, baiña... Ta gero ya adin batetik aurrera txisti da ta konsziente zara ze tontokeri dan, ez daukola zentzurik eta hasten zara... Guk, adibidez, kuadrillan erdixak eta erdixak gaoz, osea, gu nastata gaoz.

Egilea(k): Izaro Elduayen (Eibar BHI) , Amaia Etxabe (Eibar BHI) , Nahia Fernandez (Eibar BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia