Lekeitio (Bizkaia)

Malutak koltxoiak egiteko edo atunetarako

Malutak koltxoiak egiteko edo atunetarako <p>Artoaren zati guztiak aprobetxatzen ziren, baita irinetarako balio ez zutenak ere: ganaduarentzako, koltxoiak egiteko edo karnatarako (atunetarako)...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Artoaren zati guztiak aprobetxatzen ziren, baita irinetarako balio ez zutenak ere: ganaduarentzako, koltxoiak egiteko edo karnatarako (atunetarako)...

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ganaduntzako.
- Ganaduntzako.
- Soka [zaharra hartu] ta ganaduntzako, behi bi euazan ta.
- Ta, gero, malutak? Malutak?
- Malutak, behidxak jaten daben batzuk eta bestiak... koltxoia ein.
- Koltxoia eitteko.
- Etxian, etxian koltxoiantzako malutia. Leheno mollezkorik ez zan eoten, malutezkua. Astinddu ta dzanga! barrura.
- Baiña malutak be erabiltzen zirin Lekitton itsasorako?
- Bueno!
- Atunetarako.
- Atunetarako be bai.
- Eitten zirian aparidxuak-
- Bai, bai, bai. Harek itsasorako eitten zirian, malutak bigunenak apartau eta lejitan ipiñi, zuri-zuridxa eoteko.
- Eta gero?
- Gero orrazi bateaz orraztu, atunetarako.
- Malutak. Horretxeaittik deitzen jako…
- Bai, ta harek malutak, bestiak, ba, onenak aparta eta bestiak ganaduentzako-edo, jaten dabe neguan behidxak.

Egilea(k): Laura Alberdi Otegi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia