Lekeitio (Bizkaia)

Errotarriak

Errotarriak <p>Errotarriak zotza eta zintzelarekin pikatzen zituzten. Harriak Milloi (Berriatua) aldetik ekartzen zituzten, ez zuen edozein harri motak balio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotarriak zotza eta zintzelarekin pikatzen zituzten. Harriak Milloi (Berriatua) aldetik ekartzen zituzten, ez zuen edozein harri motak balio.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Han pika? Gastaten zanian, pika hori geldi-geldi, geldi-geldi pikaten zan.
- Zereaz?
- Zotza ta zintzalaz edo pikatiaaz apurtu barik bera harridxa. Joten badozu, apurtuko da bestelan ta. Harri halaku zan, garratza.
- Ta nundik ekarten zenduen horrek harridxok?
- Horrek ein eitten daben kanteran.
- Non, ze kanteratan?
- Ba eitten daben hortxe, Milloi partetik, hortitxik eitten daben.
- Handik etozen?
- Bai, bai, hantxe. Harri diferenti ixaten zan, baltza. Besti karatxarridxa, lisotu arin eitten dana, bestia, ba, garratza. Han ipintzen zan harridxa, han ta kanalak bidxetan. Kanaletan juten zan gero eta estuo, estuo, estuo, uruna hortik zihar.
- Eta artagarauek sartzen zenduezan hori kajieri, zelan deitzen dotsazue horreri?
- Horixe ez dotsut esango. Artagaraua botata egoten zan, beteta. Ta gero holako palo batekin eitten da klak-klak, [...] ta kanala, joten dabenin klak-klak-klak ta harek botaten dau artagaraue hantxe, klak-klak artagarauk jausten zirin.

Egilea(k): Ane Uriondo Zabala (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia