Artoa irindu arteko prozesua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-041-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arto-errotak funtzionatzen zuen Marierrotan. Artoa zelan txikitzen zuten eta zahia zelan egiten zuten azaltzen du. Ehotakoa zakuetan sartzen zuten.
- Proiektua: Lekeitioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Olgi Dolaraga - Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:00:52
- Erref: LEK-041/019
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Errota
Transkripzioa
- Artua beteta eoten zan han goidxan ta, klak-klak, joten dau golpia, ta hiru-lau artagarau barrura. Ta hiru-lau barrura ta hantxe. Hantxe apurtzen harri bi, bat behetik ta bestia ganetik, harridxak. Hantxe haustu, hantxe haustu harridxak.
- Ta batzutan urune fiñaua ixengo zan ta beste batzutan ez.
- Ez, gero galbahin pasau biher ixeten zan, ha nahi bazu ein... [hautsittu hori]. Ta [ha izeten] zan zahidxa, ha sobrantia, azala ta horrek, zahidxa.
- Ta hareaz ze eitten zendun?
- Harek ganaduntzako. Bueno, ha lehelengotan baserrittarrak osorik eruten daben, daon moduan. Gero baserridxen pasaten daben galbahian.
- Ta urteten daben ha uruna zakutan ipintten zenduen?
Egilea(k): Ane Uriondo Zabala (Lekeitioko institutua)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!