Lekeitio (Bizkaia)

Oilarra Ribadesellatik Lekeitiora arraste-ontzian

Oilarra Ribadesellatik Lekeitiora arraste-ontzian <p>12 urtegaz sarearekin antxoak harrapatzen hasi zen. Gero, 13 urterekin, aitarekin atunetan hasi zen Gijon eta Santander aldean; arrain asko saltzen zuten Santander aldean. Behin Ribadesellan aitari oilar bat tokatu zitzaion azokan. Eta gero itsasoan, 500 kilo hegaluze hartu zituzten. Ontzi bat ibiltzen zen handik zebiltzan Lekeitioko ontzietako arrainak batzen Lekeitiora eramateko, eta oilar hura ere ekarri zuten Lekeitiora amarentzat. San Antolin egunera arte izan zuten oilarra.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-011-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

12 urtegaz sarearekin antxoak harrapatzen hasi zen. Gero, 13 urterekin, aitarekin atunetan hasi zen Gijon eta Santander aldean; arrain asko saltzen zuten Santander aldean. Behin Ribadesellan aitari oilar bat tokatu zitzaion azokan. Eta gero itsasoan, 500 kilo hegaluze hartu zituzten. Ontzi bat ibiltzen zen handik zebiltzan Lekeitioko ontzietako arrainak batzen Lekeitiora eramateko, eta oilar hura ere ekarri zuten Lekeitiora amarentzat. San Antolin egunera arte izan zuten oilarra.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Ni ibilli naz, lehenengo tioaz hamabi urteaz sariitan, maillan. Antxoia, saria bota uretara ta mailla eitten zirian ta gero desmaillau. Andrak eitten eben ekarri portura eta andrak eitten ebezen desmaillau harek. Gero, ba, aittagaz jun nitzan hamahiru urteaz ya, ya atunetan gero. Gijonera ta Santanderrera. Ordun, [...] baporak Santanderrera juten zirian. Han saldu arraiña eta eitten zan gero Ama Birjiñin euna ixaten zan fiestia “el dia quince de agosto”. Etorten zirin baporak han kanpaiñia einda eta juten zirin, ba, juniuen, ekaiñen hamabostin hamaseidxan-edo… ekaiñen hamabostin-edo juten giñin hara ta ez giñin etorten agostora artin. Baten, anekdota bat kontako dotsut politta. Sartun giñin Ribadesellan. Ribadesellan sartu giñian, ta feridxia, feridxia euan. Ta aitta jun zan haunako feridxara ta suertan, oilarrak eukitten ebezen [...] oillar handi batek urten eutsan. Oillarra. Urten eutsan. Ta urten gendun itsasora. Urten gendun itsasora eta atrapa genduzan, “en aquellos tiempos era mucho eh?”, bostehun killo hegaluze, bostehun killo hegaluze. Eta ibiltxen zan handik arrastero bat Lekittora ekarten ha, hori, gure atunak, bapora guztin atunak, hamengunak. [...] arkadak ipiñitta eukezen euren departamentuk eindda, ixenakin ta ekarten eben Lekittora saltzen. Hori hartu eben hori determinaziñoiori, ba, koño, ez zala kofradidxan ixten dirurik eta ia kofradidxan piskatxu bat halakotuten bada. Eta, klaro, bota eban harek “Sarrillo” eta “Zorion paittero” ta ibiltten ziran han barkuan ta bertan mariñero, horra… hor barkun, karriaten eban barkuan. Ta, klaro, bota eutsan. Eta, klaro, ba, oillarra gero amari entrega behar eutsen /bieutsen/, ha oillarra aittena zan ta gero amari entrega bihar eutsen. Ta aillaa zan ha barkua eta patroiak, patroiak, bista guztidxagaz, hametik tinglaua einda euan orduan, tinglaura heltzian, gure amari aurria atrapaten. Klaro, “Paula, oillarra daukau sortiateko ta billetia, numero siete-edo”. Ba numero... berari urten behar eutsan /bitzan/ ta. Egin eben /eieben/ ta halako baten ein eben sorteua ta “Hauxe da andri ditxosia –beste [llamadorak]– atuna be gehidxen ta oillarrak be beoneri urten dotso”. Ba, oillarra han euan, gure amak txarridxa hazten eban haur, Santa Katalinako bidian, txarridxa hazten eban, ta hantxe eukan oillarra San Antolin egunerako, aitta datorrenerako. Zer da kontua ta etorri zan aitta ta euren kanpaiñia, Ama Birjiñan egunian aillaa zanian: “E, Julian, oillarra ekarri dabe honek arrasteruak eta sorteuan neuri urten nau”. Ta aitta segidxan barrezka. “Zegaittik egitten dozu /etteozu/ barre?”, “ Hau oillarrau neuk bialduniko oillarra ixan da”. Ta eurak ardaua erateko, ardaua erateko deitzeko guztieri diru kendu, baiña neure amari oillarra.

Egilea(k): Nikola Lauzirika Mendieta (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia