Miren Kortazar Bengoetxea EspoliƱekua

Lekeitio (Bizkaia) (1936)

Biografia

1936an jaio zen Narea kalean. Gurasoak lekeitiarrak zituen: aita arrantzalea, eta ama arrain-saltzailea. 10 neba-arrebatatik gazteena da bera. Elkarrizketa honetan Rita eta Julian Zabala neba-arrebek Lekeitioko herriari egindako ekarpenaz egiten du berba. Bera sei urte eta erdirekin hasi zen herriko eskolan, eta ordura arte Ritarekin aritu zen irakurtzen ikasten. Lekeitiar asko igaro ziren eskola hauetatik, ateak beti zabal-zabalik zituztela dio Mirenek, edozein ordutan joan zitekeelako edozein. Herriko eskolan ez bezala, beraiekin euskaraz ikas zitekeen. Elizak, "Acción Católica"ren bitartez, bultzada handia eman ziola dio euskal kulturari garai gogorrenetan: antzerkiak, dantzak, kantak... egiten eta ikasten zituzten euskaraz. Doktrina euskaraz ikasteko aukera izan zuten Ansentzion Larretaren etxean. Emakumezkoek herriko kultur ekintzetan izandako bilakaera ere kontatzen du: esate baterako, korura abestera igotako lehen andreetako bat izan zen Miren.

Zintak

KodeaDataProiektua
LEK-016 2010 Lekeitioko ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia