Mila Mendia Goitia Larrosinekua, Maittenekua
Lekeitio (Bizkaia) (1931)
Biografia
1931. urteko Milagrosa egunean sortu zen Eskolapeko 'Mendienekua' etxean. Gurasoak ere lekeitiarrak zituen: aitaren aldekoak Larrosinekua desizenez ezagunak eta amaren aldekoak "Maittenekua desizendunak. Bederatzi neba-arrebadun familia osatu zuten. Aita makinista eta errepublikazalea zen eta Gerra Zibilean alde egin behar izan zuten mugaz beste aldera: Hendaiako senitarteko batzuenera joan ziren eta lau urtez egon ziren bertan. Aitak ezin izan zuen Lekeitiora bueltatu; Bilboko San Antonetik Santanderrera eta handik etxera etorri zen hilzorian egon zenean. Garai hartan, aitaren izenean zeuden ondasun guztiak kendu zizkieten: jaiotetxea bera, Gallo taberna... Aitak zabaldu zuen Gallo taberna, oilar-auskei zien zaletasuna omenduz. Milak 17 urte zituenean hartu zuten berriro ere taberna eta hantxe aritu zen urte askoan lanean. Etxeko amama petrikiloa eta Kaxarranka dantzako banderaren jostuna izan zen. Eskolapeko bizipenak, umetako gaiztakeriak, tabernako anekdotak, amamarengandik jasotako erremedio naturalen sekretuak, abestiak... kontatu zizkigun besteak beste umoretsu eta pozez. Azken bi zintetan bere umetako lagun mina den Ana Mari Trebiñogaz batera parte hartu zuen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-068 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Esti Gonzalez | ||
LEK-069 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Esti Gonzalez | ||
LEK-070 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea - Esti Gonzalez | ||
LEK-071 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-072 | 2012 | Lekeitioko ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute