Julian Murelaga Sustaeta Karoli
Lekeitio (Bizkaia) (1929-2021)
Biografia
1926. urtean jaio zen Kinkilla kalean. Gurasoak ere lekeitiarrak zituen; bost anaiatatik zaharrena da. Bere ama Karoli kondeareren neskamea zen eta anaia guztiek hartu zuten "Karoli" ezizena. Bere aitak 1932. urtean zabaldu zuen "Murelaga y Pagai" ontziola Arropainen. Bere aita gerra sasoian, Santoñara joan zen eta handik Ipar Euskal Herrira; hiru urte eta gero, ontziolara bueltatu zen. 13-14 urterekin bere etxeko gehienak ontziolan hasi ziren beharrean, eta aita hil zenean, beraiek hartu zuten horren kargu "Viuda de Murelaga" izena jarriz ontziolari. Azken urteetan "Murelaga ontziola" izena izan zuen. Hauxe izan zen Lekeition sortu zen azken ontziola eta baita zarratu zen azkena ere. Julianek urte askoan izan du "San Pedro Kilinkala" prozesioan parte hartzeko ardura.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEK-024 | 2010 | Lekeitioko ahotsak | Olatz Erdozia - Nerea Goiria Mendiolea | ||
LEK-025 | 2010 | Lekeitioko ahotsak | Olatz Erdozia - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute