Umezain; berrikuntzak etxean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko abenduaren 13a
- Iraupena: 0:03:25
- Erref: LEI-003/004
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
- Ta zure lana zan ume-zain?
- Bai, bai nik ez neuen eitten besterik. Ura, ura eruen. Orduen ez euen urik etxien, ezta? Eta itturrittik ura karriau. Ta umiek zainddu. Bestela nik ez neben eitten ez jatekorik eta ez erropak garbittu ta jabonau ta holan ezebe ez neuen eitten. Umia. Umia kalian ibili ta…
- Ta ura sarri ekarri bihar ala?
- Klaro! Etxien falta eitten dauen ura, ba, eruan ein biher. Baiña balde bi hartute eruten neuen ta tira! Gabien, gabien, umiek ohera faten zienien, orduen kargetan geuen urori hurrengo egunerako. Tiña zahar haundiren bat bete ta ala! Hemen be holaxen eitten geuen!
- Hemen be urik ez etxien…
- Ez geuken ta! Hor goiko […], kamiño eskiñan dauen itturrittik, hor [krutza] bat dao, ezta? Ta ha bete ta hortik [askaurretik] zera, komunerako ura goixen. Komun gaiñien deposittua ein geuen. Ama difuntiak, ezta? “Hor depositto bat ein leike, ba. Lekua badao, […] badao, ta. Ura, komunerako behintzat ura eukitteko. Jentia datorrenien be betik komunera zoiezen bakotxien baldekada ura botaten ibili barik”. Ta, klaro, ba, ein euen. Ein otsen, deposittuori ein otsen, ezta? Ta ifiñi euen. Ta zapatuetan beteten geuen deposittuori aste guztirako. Aste guztirako egoten zan beteta. Handik karriau eta bete. Polea txikitxo bateaz igo ta tira. Eta behin andra bat akordau zan zer eitten ete [geren]; zetan, zapatu guztietan, zetan karrietan geuen hainbeste ur ta nora. Hemen oin [Arratekue] dauken lekuen, ezta? Tabernia. Eta akordau zan, eta preguntau otsen amari: “Lola, zapatuetan zer eitten dozue uragaz?”.
- Zetako hainbeste ur? E?
- “[Hara, hainbeste ur karrio]” ta, ba, “Hauxe ta hauxe”, ta “Ez da egixa izango!”. Ta zer ein euen harek? Gure aittari enkargau horretaiko ziñezko tiñak. Ezta? Lehen horrek beste… zerak ardaua-ta gordeten dien moduko horretaikuek izaten zien pujatie eitteko, pujatie eitteko izaten zien, ezta? Ta aitta difuntuek ekarri euen etxerako ziñezkua. Haundi bat. Ez dakit behien edo nun egongo dan. Bere grifo ta guzti. Eta enkargau otsen. Ekarri otsen ta ifiñi euen kamaran ha. Ta ha beteten euen ta eurok be, ba, ure eukitten euen aste guztirako edo aste erdirako edo, ba, hutsiketan zanien, ba, [gero] bete. Eta holaxe.
- Oin baiño gehixao begiratu be eingo xakon urai…
- Bai. Konparaziño baten, fan ta txixa bakarrik eitten bazeuen… Baiña gorputzetik eitten bazeuen, ba, ura bota behintzat ta kitto.
- Gauza bat: ura ekarrittakuan zerbait esan biharrik egoten zan? Etxera ura ekarrittakuan…
- Ez.
- Ez zeuan ohitturarik hola…?
- Ez. Itturrira fan bihar nintzen, etxien ez geuken! Guk […] ostian atia zela daukoun, ezta, hortik, kamiñua krutzau. Hori tabernako etxiori, eta kamiñua krutzau ta ya esta. Behetik karriau bihar bazan, bai, zerak […ko] jonan horrek eskillara guztiok! Ta ekarten geuen, e! Ta holaxe. Gatzan bizimodua holaxe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!