Leintz Gatzaga (Gipuzkoa)

Umezain Bartzelonan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEI-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

14 urte zituela Markinako etxe batera joan zen umeak zaintzera. Lau urte eta erdi egin zituen beraiekin. Pilotaria zen etxeko gizona eta bi urtetan Bartzelonara joan zen beraiekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gazteik fan zitzen…
- Ba, hamabost urte bertan zerien; Markiñan [neuen] hamabost urte kunplidu neuenien. Hille bi in gittun Markiñan, ezta? Eta hantxe neuen. Hamalau urteaz sartu nintzen ta hamabost hantxe kunplidu neuen.
- Kriada han be?
- Ba, eurakaz. Etxekoandriek… [Oseake], hemen euken ama. Etxekoandriek hemen euken ama, eta anai bat, ezta? Eta etorri zien Kubatik edo Mejikotik edo ez dakit nundik etorri zien. Eta ekarri euen ume txikiña, sei hillebeteko umia. Ta fan biher euen beste batek, baiña bestien ama gaixotu ein zan eta, ba, neskiorrek ezin leikiela fan esan otsen, ezta? Ama gaixotu ein jakola ta itxoin ein biherko dauela ta… Baiña umie zainketako biher euen bateronbat, eta gure amaana etorri zan amandrie, umien amandrie. Bera etxekoandrie ez, haren ama etorri zan, ta esan ei zotsen —nik ez dakit zer esan otsen, ezta? ni ez naz akordetan ta—: “Esto… esto… Satur, bialduko dozu umie zainketako? Etxera etorriko da lo itten, e! Baiña umie zainketako. Ta geurien bazkalduko dau”, ta, ba, “Bueno, denpora gutxiko bada, bai”, kontestau ei zotsen berak, ezta? Ta fan nitzen. Akordetan naz, karnabal eguna zan, gaiñera, e! Karnabalez jantzitta euzen plazan fiestie ta. Hori akordetan naz. Febreruen atzenak edo izango zien. Eta fan nintzen; ba, lau urte t´erdi, esan notsun moduen.
- Eurokin?
- Egun birako fanda.
- Egun birako fan ta…
- Klaro, gero bestia ez zan etorri. Ta zelan ez zan etorri, ba, […] esan [otsen]: “Geldittu…?”, ta “Bueno”. Eta gero, ba, esan otsen juni… ez juli… Hurrengoko urtien izango zan […] Barzelonarako, ta amak: “Umia don, baiña, ondion! Hamabost urte ez jaukan ta! Hamalau urteaz zelan fango don, ba, Barzelonara?” esan otsen. Gero amak kontetan osten, ezta? Niri ez osten eze esan ta. Ta nik baietz. Markiñan be egon nintzen hillebete, zeatik bera gizona Markiñakue zela zan, han, Jemeiñen. Egun baten, akordetan naz, automobil txiki-txiki-txikitxo bat zan. Orduen ez euen automobillik! Bateronbatek beuken… Ta harek baeuken holako txiki… baiña nik ez dakit ze automobil zan; txikitxo bat! Hiru neska eta ez dakit sei edo zazpi ume automobillien sartu, bai? Eta Jemeiñeraiño eruen nindduen Markiñatik. Nik arbolak ikusi be ez nittuen eitten! [… belozidadie]! Ene! Honek akabauko gaittu! Eta etxien ez ekixen ezer. Etorri nintzenien, “Nun egon zarie?”, ta isilik. Baiña baekixen, e! Ez dakit zeiñeaz fan nintzela. Ta “Haregaz”. “Zoruao da ez dakit zer baiño ta ez dakit…”, bilddurtuta danak eta gu […] automobillien. Ez dakit sei edo zazpi ume zoiazen, e! Nik bi, neskatillia ta mutikua; beste neska nausitxuena ha ez zan etorri. Ta bestiek be, ba, holaxen erungo euen. Asike…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia