Legutio (Araba)

Gerran etxekoak Gasteizera alde

Gerran etxekoak Gasteizera alde <p>Jesus eta gurasoak Gasteizera joan ziren gerratean. Ama umedun zegoen eta seigarren umea han jaio zen. Ganaduak Marietako baserri batean utzi eta txerriak gurdian hartuta joan ziren. Bi izeko bertan zeuden neskame eta haiek antolatu zuten bertara joateko dena. Bertarako bidaia ez zen batere erreza izan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-009-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jesus eta gurasoak Gasteizera joan ziren gerratean. Ama umedun zegoen eta seigarren umea han jaio zen. Ganaduak Marietako baserri batean utzi eta txerriak gurdian hartuta joan ziren. Bi izeko bertan zeuden neskame eta haiek antolatu zuten bertara joateko dena. Bertarako bidaia ez zen batere erreza izan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Maria Pilar: Jesus, gerra denporan gure aite ta zu Vitorixara juan ziñen.
- Jesus: Bai, Vitorixara juan giñen.
- A! ihes in zebein?
- J.: Bai, karo!
- M.P.: Hemeti alde ein biher.
- J.: Behixek uztartu ta karru... burdixen hartu familixe guztixe, bost seme-alaba edo sei.
- M.P.: Bost!
- J.: Sei!
- M.P.: Seigarrena tripan. Nik hori entzunda dauket: seigarrena tripan.
- J.: Gerra denporan jaixo zan ta.
- Bai baiña ha jaixo zan Vitorixan.
- Ta Vitorixara fan ziñein, e?
- M.P.: Bai, lagun batzuen etxe batera.
- Ganau ta guzti?
- M.P.: Ez, ganaue ta ez.
- J.: Ganaue ta bai.
- M.P.: Ganauek?
- J.: Ganauek be han Marietan itzi.
- M.P.: A, Marietan?
- J.: Ta txarrixek burdixen hartu ta...
- Txarrixek be burdixen e?
- J.: Burdixen hartu ta Marietara harek be.
- M.P.: Bai, baserri batera, herri batera.
- J.: Marieta dao hor... presie Ulibarrikue? ba handik ensegida; goratxuao.
- Oseake, ganauak-eta han itxi zittuein?
- J.: Bai, ganauak han.
- Zeuek Vitorixara?
- M.P.: Pisure.
- J.: Ta geu Vitorixara, pisu batera. Hemeko andra bat [auen] han ezkonduta ta haraxe.
- M.P.: "Apoyo".
- Ta hori, gerriek urten eben momentuen bertan alde iñ zeuein?
- J.: Bai , [...]...
- Hogeita hamazortzixen?
- J.: Bai, San Andres egunien dana aurrien apurtzen dabilela hamen ta urten ta hartu burdixe ta erun gintdzen.
- M.P.: Ta tiak, tia batek, aiten tia Marik urten eban –auen...– Vitorixara. Harek in otsien /intzien/ apañue dana. Krixeda auen nere aiten arreba bat. Auen krixeda Vitorixan frantses bategaz, emakuma frantses bategaz; oso aberatsa ta andra bakarra. Eta egoten zan "como señorita de compañía". Ta gero, beste aiztie, tia Epi, egoten zan "de cocinera" emakume batendako. Burue juenda auken guztiz ha atsuek, e, kasi ehun urtegaz hil zan edo...
- J.: Ehun ta bost urte.
- M.P.: Ehun ta bost? Hoixe ni ez naz akordetan. Ehun ta bost urtegaz hil zala. Ta frantsesa zan ha emakumie. Ta harek konpondu ebazen honeik danok eruteko Vitorixara. Ta Gamarran berak urten otsen /urtentzen/ taxis bategaz –hori entzunda dauket– umiek hartzeko eta eruteko...
- Gurdittik taxisera pasau?
- M.P.: Klaro, taxis bategaz berak urten otsen /urtetzen/ Gamarran. Nire ama negarrez, koitaue! tripa bat... ha tripa haundixegaz. Egon zan egun guztixen –hori entzunda dauket– han Marietan...
- J.: Lukun.
- M.P.: A, Lukun. Lukun, ida pillo baten, bost umegaz.
- J.: Soldau artien ta...
- M.P.: Soldau artien ta ida pillo baten, bost umegaz. Harek abisau arte, ba, etorri [...], ze ez otsen isten pasetan be. Ta nire aitona, aitite edo... "abuelo" esaten otsen, harekin juan zien ya ama –ze aite geratu zan hemen ardixekin– ta bueno... abuelogaz joan zien honek txikixok danok.
- Orduen, umiek eta ama eta abuelua fan zien...
- M.P.: Juen zien Vitorixara ta Gamarran urten otsen /urtentzen/...
- Frantses horrek?
- M.P.: Frantsesak ez, tiak. Tiak.
- A! Tiak.
- M.P.: Tiak. Tia zan.
- J.: Aiten arreba bat.
- M. P.: Aiten arreba bat. Gure aiten arreba bat, txikixena.
- Han krixada euena. ezta?
- M.P.: Krixeda auena. Harek urten otsen taxis baten, umiok hartzeko taxisien ta eruteko, ba, horren etxera. Legutiokue zan hori, Billerlekue.
- Ta zu oindiok orduen jaioteko, ezta?
- Ni gerra denporan justu-justuen, el treinta y nueve.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia