Legazpi (Gipuzkoa)

1915eko uholdearen kalteak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Urzelai, Silbestra

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LGA-018-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1915eko uholdea Jesusen Bihotzaren egunean gertatu omen zen. Uholdearen eraginez Legazpiko Plazaolan eta Musakolan izan ziren kalteak. Musakolako mutikoari gertatutakoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Plazaolan?
- Plazaolan ude etxeaiño, Itxetorretik´e auzon zan ta; gero haik´e goiko udek´e bai hor goiti, presakok, eta Aizelekuko udek kañun beheraiño. Ixtillu gorrik, ixtillu gorrik zien hor.
- Eta baserri gehio kaltetuak izan ziren?
- Ez, bastante sano, bastante sano. Hor, San Migelen ta Mirandaolan ta Elorregin ta… hoitan oso gaizki. Oso.
- Erreka ondoan daudenak.
- Erreka ondon darenak; oso gaizki´re.
- Eta hori, ordun, Jesusen Bihotzaren eguna zan?
- Bai, Jesusen Bihotzen euna, bai.
- Uda alden?
- Uda alden, bai. Bai, udea zan; guk bedarrak genduzken zelaien, anaie Juan ta biok. Bestek eliza jun behar zuela eta gu jun be ez giñela geatuko; hari buelta eman eta jungo giñela. Ta anaiei esan nion: “Aizkorriko laiño horik ez dakiat ze in behar duen hor; itxura txarra daukik oso”. Halaxe etxea etorri giñen buelta emanda bedarrai. Gertau ta eliza jun giñen. Eliza jun ta behalaxe zan ur hori. Hor lertu zan; hodai mordo bat eon zan.
- Aizgorri paren. Ta Zegaman ta hola kaltek izan zien?
- Ez det uste han izan zanik hainbeste. Hemen minatan, hor lertu zan. Istillu edarra bazan hemen orduntxe.
Musakolan´e gaizki ibili zien. Haik´e ganadu danak etaa ta. Ordun fabrikea ez zeon haundie arten, hasi berrie eo hola zan ta. Alde harta ekarri zittuen ganadu danak. Besta baten izan zan edurre o; ez, edurre ez zan ordun, udea zan, udalditxo bat izan zana. Eta Musakolako motikoa eaman zon, Konstantiñan-ta anaie, txikiñana. Umea falta ta… Ze pasau zako? Ume hori udei beira jarri da ta beak tirau! Bera beida daola, hartu ta eraman zon, ta Zurrantei paren eta(ra) zuen, Zurrantei baiño goraxeon, zubie baiño goraxeon. Fabrikako Xeundok eta(ra) zon, haretxek eta(ra) zon mutiko hori librauta. Ipurdi zuztarren baten eo erantsita zeon, bai; bea eraman ez zonen pozik!

Egilea(k): Aitor Gurrutxaga

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia