Xebastian Kerejeta Irazustabarrena
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1934)
Biografia
Oriako (garai hartan Urnietaren parte) Bitoriaenea baserrian jaioa, Goikoetxe bezala ere ezaguna. Aita Zumarragan jaioa zen, baina 5 urterekin familia Oriara joan zen bizitzera (okindegia jarri zuten bertan, osaba batek Ameriketan egindako diruarekin). Ama, berriz, Hernanikoa zen, baserritarra. Hiru senide ziren, baina bi lehengusu umezurtz beraiekin joan ziren bizitzera eta bostak anai-arreba bezala hazi zituzten. Oriako eskolan ibili zen Xebastian, 13 urtera arte. Baserriko lanetan gero. Donostiara joaten zen esnea partitzera, tranbian, goizero. Soldaduska egin ondoren Michelin lantegian hasi zen lanean, eta handik hartu zuen erretiroa. Hainbat elkartetako kide da Xebastian, eta herrigintzan jardun du; besteak beste Ttakun elkartean eta Lasarte-Oria aldizkarian. Lasarte-Oria herriaren sorreran parte hartu zuen, eta elkarbizitzarako hainbat ekintza bultzatu zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-012 | 2019 | Lasarte-Oriako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga | ||
LAS-013 | 2019 | Lasarte-Oriako Ahotsak | Idoia Etxeberria - Irati Lizeaga | ||
LAS-038 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-039 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-040 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-041 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-042 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-043 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-044 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-045 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi | ||
LAS-046 | 2002 | Lasarte-Oriako historia | Mila Eizmendi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute