Harkaitz Cano Jauregi
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1975)
Biografia
Lasarte-Orian jaioa. Ama irakaslea zen, eta aitak banketxe batean egiten zuen lana, ikasketaz abokatua eta afizioz idazlea izan arren. Irakurzalea eta musikazalea umetatik, etxeko giroa halakoxea baitzen, Harkaitz gaztetxotatik hasi zen istorioak kontatzen eta idazten. Landaberri ikastolan ibili ziren arreba eta biak. 14 urte zituenean, familia Donostiara joan zen bizitzera: Santo Tomas Lizeoan jarraitu zituen ikasketak. Zuzenbidea ikasi zuen ondoren, baina ordurako argi zeukan idazle izan nahi zuela. 1993an, 18 urterekin, Lubaki literatur bandako partaideetako bat izan zen (14 gazte ziren orotara): Susa literatur aldizkaria beraien esku utzi zuten, eta irakurraldiak ere egin zituzten, herriz herri. 1994an argitaratu zuen bere lehen liburua: "Kea behe-lainopean bezala". Beste asko etorriko ziren segidan (informazio gehiago), eta gaur egun idazle preziatua da Harkaitz Cano. Ipuina, poesia, eleberria, saiakera, kronika, itzulpena, gidoia... bide asko jorratu ditu, eta sari dezente jaso (Euskadi Literatura saria, besteak beste). Idaztetik bizi den bakarretakoa da. Literaturaz jardun genuen berarekin, haurtzarotik orainaldira doan ibilbidea eginez.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-028 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
LAS-029 | 2020 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute