Gabriel Urruzola Aristimuño

Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1933)

Biografia

Lasarteko Oztaran bailarako Zatarain baserrian jaio zen. Zazpi senide ziren eta bera hirugarrena. Hamabost urte zituenerako aroztegi batean lanean hasi zen aitari laguntzen. Idiekin garraiatzen omen zuten egurra Plazaolako trenaren geltokiraino. Tren makala zela du gogoan eta, noizbait, haren tximiniak eragindako suterik itzali beharrean tokatu zirela ere bai. Hala ere, urte gehienak (hogeita hamalau, hain zuzen ere) Mitxelin fabrikan pasatu zituen. Etxean bera gelditu zen gurasoekin eta etxeko lanetan ere zuzen aritu behar izan du beti.

Zintak

KodeaDataProiektua
LAS-004 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia