Fortunata Zuaznabar Arrieta

Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1912-2013)

Biografia

Lasarten jaio zen, Sasoetaundi izeneko baserrian, zazpi senideko familia batean. Soroan eta baratzean egiten zutena herriko bi dendatara saltzen zuen Fortunatak. Ama, berriz, Donostiara joaten zen esnea saltzera eta, bide batez, Brunet lantegiarentzat (eta beste batzuentzat) enkarguak egiten zituen. Lasarteko komentuko apaizei ere jai-arratsaldero eramaten zien litro bat esne Fortunatak. Esnea eraman eta, abarketa zuriak jantzita, plazan dantza-saio ederra egin ohi zuela kontatzen du. Ezkondu eta bere jaiotetxetik oso hurbil jarri zen bizitzen. 98 urte zituen elkarrizketa egin zitzaionean.

Zintak

KodeaDataProiektua
LAS-006 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Landareak sartzerakoan, Jesusen laguntza Bideoaren ikonoa
2 Lehenbizi goldea eta gero harria, lurra harrotzeko Bideoaren ikonoa
3 Hazia erein aurretik, lurra prestatu Bideoaren ikonoa
4 Barazkiak dendara eraman eta trukean elikagaiak jaso Bideoaren ikonoa
5 Etxeko gaiak; artoa eta babarruna Bideoaren ikonoa
6 Eguraldi txarra zenean, artoak zuritu Bideoaren ikonoa
7 Taloak nola egiten zituzten Bideoaren ikonoa
8 Baba txikia prestatu bai, baina jan ez Bideoaren ikonoa
9 Beheko sutan eltzeak nola jartzen zituzten Bideoaren ikonoa
10 Kuelan garbitzen zituzten arropak Bideoaren ikonoa
11 Arropa zuria garbitzeari "gobara" esaten zioten Bideoaren ikonoa
12 Errekan arropak garbitzen Bideoaren ikonoa
13 Astean zehar kanpoko lanak eta larunbatean etxea garbitu Bideoaren ikonoa
14 Igandeetan meza, bezperak eta dantza Bideoaren ikonoa
15 Igandeetan dultzaineroa; Fortunatak dantza loturik ez Bideoaren ikonoa
16 Harrapaketan eta gordeketan Bideoaren ikonoa
17 Amak Donostian esnea saldu eta enkarguak egin Bideoaren ikonoa
18 Sagarrak kizkiarekin bildu, gero sagardoa egiteko Bideoaren ikonoa
19 Etxeko sagardotegia Bideoaren ikonoa
20 Sagardoa prest dagoenean, zipotza kendu eta kanila jarri Bideoaren ikonoa
21 Migel eta Peio anaiak, txalapartari apartak Bideoaren ikonoa
22 Anaiek egur berezia zerabilten txalapartarentzat Bideoaren ikonoa
23 Baserrian musika bai, baina lana ere bai Bideoaren ikonoa
24 Euskal kantak kantatzea gustuko Bideoaren ikonoa
25 "Haurtxo txikia negarrez dago... " haur-kanta Bideoaren ikonoa
26 "Eragiozu eskutxo horri..." kanta Bideoaren ikonoa
27 `Maritxu nora zoaz┬┤ kanta Bideoaren ikonoa
28 Soroan aitzurrean eta kantari Bideoaren ikonoa
29 Etxean giro goxoa Bideoaren ikonoa
30 "Txilin, txilin, bon ba, seroria nun da..." kanta Bideoaren ikonoa
31 `Arre, arre mandako┬┤ kanta Bideoaren ikonoa
32 "Txalo, txalo pin, hator etxera Martin..." kanta Bideoaren ikonoa
33 "Zapata ta gerriko, zenentzako?" Bideoaren ikonoa
34 Umeen jaiotza, ospakizun handia Bideoaren ikonoa
35 Ume txikiei jartzen zitzaien paxaren zeregina Bideoaren ikonoa
36 Lan asko egina; haurren heziketa Bideoaren ikonoa
37 Euskara oso maitea Bideoaren ikonoa
38 Bere euskara eta ondorengoena antzekoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia