Bittori Arruti Aburuza
Lasarte-Oria (Gipuzkoa) (1937)
Biografia
Usurbilen jaioa, Ibarrola baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama gertuko beste baserri batekoa: Usaskua. Sei senidetan laugarrena, baserriko lanetan ohitua umetatik. Usurbilen ibili zen eskolan 6 urtetik 14 urte bitarte, baina Lasarterako joera handia izan du gaztetatik: 14 urte zituela, Lasartera joaten zen dantza egitera, ahizpa zaharragoekin. Gazterik hasi zen Michelin lantegian lanean ere. Zazpi urte eman zituen han, ezkondu zen arte. Lasarteko Sausta (Sasoeta) baserrira ezkondu zen: 14 urtean esnea partitzen ibili zen, ondoren. Lau seme-alaba izan zituzten. Ikastolaren sorreran parte hartu zuten. Sausta baserrikoak txalapartariak ziren. Lasarte-Oriako udaletxean egin genion elkarrizketa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LAS-069 | 2022 | Lasarte-Oriako Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute