Karea nola egiten zuten I
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Larraulen zenbat karobi zeuden. Menditik egurra ekarrita karea nola egiten zuten azaltzen du. Normalean pagua erabiltzen zuten sua egiteko.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko uztailaren 21a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: LUL-010/016
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak , Lanbideak » Antzinako lanbideak » Karobiak eta elurzuloak
Transkripzioa
-Holaxe.
-Leheno esan dizut galdetuko ingo nizula karia, nola iten zan, hoi jende gutxik iten baitzun ordun, ezta?
-Hemen, guk ez gendun askotan in, guk [...] hoixe, gutxik.
-Zenbat karobi zian ba Larraulen?
-Karobiak? Hemen bi [...] bi, bi ta, hor gaiñontzian hola, [...]. Harek'e zer zun? Nekia galanki. Mendia jun, egur pilla bat ekarri, [...] geo harriya, ta pixkana-pixkana hasi behetik eta gora zeatu, [...] zea behetikan gora jarri altxata torria inda harriya dana harriyakin. [...] hua egurrakin-ta jarri pixkat, hua sua emanda hari sua eman, ta halaxe, hiru bat eun eo ez dakit ba nik zenbat [...] egurre eman ta egurre eman ta egurre eman ta segi egurre eman ta egurre eman ta, goiko harri koskorrak-eta, ta erreta goitik behera jetxi arte, jetxi arte ibiltzen giñan. Nekosua zan hua're e, nekosua, bai.
-Ze iten zenduen, azpiko zulotik hasten ziñaten, e? Harriyakin hola gainkaldia iten o?
-Bai, ba bai, sue eman ta itten zan hoi itten zan puskatu itten zan hoi, suak erretzen zun garayan goitik behera jeitxi itten zan bea, ta geo berriz, [...] Behetik hasiko giñan geo zeatzen, karia, keitzen, beheko atakatik, holaxe [...] baiño, hola aitzen giñen. Bestela gaiñetik ez zeon hasteikan, behetik hasiko zea noski.
-Ta ze egur klase botatzen zitzaion, aurrena otia hola ibiltzen zenuen?
-[...] subak indarra hartu arte. Behin egurra jarri ta subak indarra hartu ezkeo ordun eozein.
-Ze egur klase?
-E?
-Ze egur klase?
-Pagua jenealian. [...] hua zan hobena zea itteko, oain, al zana, bestea bat ez baldin bazan bestia, egur pilla haundik erretzen zian hor'e.
Egilea(k): Maddi Gallastegi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!