Matilde Isasi-Isasmendi Gallastegi Ezkerranekua
Iurreta (Bizkaia) (1933)
Biografia
Ermuko "Ezkerraneko" tabernako alaba, baina Iurretan jaiotakoa 1933an. Gasteizen irakasle izateko ikasketak amaitu ostean, lan modura lar gustatu ez, eta aita Manuelen oniritziarekin emagin lanbidea ikasi zuen Basurton. Ermua, Mallabia, Zaldibar zein Berrizko ume askori mundura etortzen lagundutakoa da. 1978an Eibarko anbulatorioan jarri zen lanean, 19 urtez, Ermukoan jardun ostean 1952tik ordura arte. Erditzearen gaineko sasoi bateko sineskerak, tresneria ezak, gogoz kontrako haurdunaldiak, erditze ondorenak… ditu hizpide.
2005eko abenduko "Drogetenitturrin", Ermua eta Mallabiko herri aldizkariaren 130. zenbakian, bere esanak eta gogorapenak argitaratu zituzten iritzi-artikulu batean.
Ego Ibarra Batzordearen (Eibarko Udala) “60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980” proiektuan ere parte hartu du, batez ere garaiko emakumeen osasun beharrei buruz hitz egiten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IUR-003 | 2005 | Ermuko eta Mallabiko "Drogetenitturri" aldizkaria | Esti Gonzalez | ||
IUR-066 | 2022 | 60ak eta Trantsizioa Eibarren: 1968-1980 | Esti Gonzalez |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute