Ramon Irastorza Artola
Irun (Gipuzkoa) (1927-2022)
Biografia
1927an jaio zen Irungo Katea auzoko Ureder baserrian. Aita zuen bertakoa; ama, berriz, auzo bereko Otsoenea baserrikoa zen. Hamar senidetan gazteena izan zen Ramon. Aita itzai lanetan aritzen zen mineral, kisu eta hainbat material karraio. Amak, aldiz, baserriko lanetan jardun ohi zuen. Ramon igeltseritza lanetan jardun izan zen urte luzez, Lapurdiko kostaldean, batez ere. Anaia bat soinujolea zuen, eta hura panderoarekin laguntzen frankotan ibili zen gaztetan, Irunen barrena antolatzen ziren hainbat bileratan, eta baita auzoetako zein herriko jaietan ere. Zerbitzua egin bitarte eskiatzen trebatu zuten, eta Espainiako eski txapelketan parte hartu zuen, besteak beste, konpainiako soldadu gehiagorekin batera. Ramonek eskainitako testigantzen artean Irungo jaiei buruzko kontuak ageri dira, bai eta igeltseritza eta hargintza lanei lotutako jakingarri ugari ere. Aipatzen ditu Irungo eta inguruko hainbat soinujole, eta pieza batzuk jotzen ditu harmonikarekin.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
IRN-048 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
IRN-049 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
IRN-050 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin | ||
IRN-051 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Aitor Errazkin |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute