Junkal Aizpurua Igiñiz

Irun (Gipuzkoa) (1925)

Biografia

1925eko azaroaren 10ean jaio zen Junkal, Irungo Urdaiñe (Urdaienea) baserrian. 30 urte bete zituen egun berean ezkondu zen Jose Andres Aizpiolearekin, Urjauzi baserrira. Lau senidetan zaharrena zen Junkal, eta irundarrak zituen gurasoak. Ama Urdaiñe baserrikoa zen, eta aita ere Irungo kanposantu inguruko beste baserri batekoa. 1936ko gerran, Junkalek 11 urte zituela, Hendaian hartu zuten babes hiru anai arrebak (anaia txikiena ez zen artean jaio) izeba baten etxean; baina gurasoak Urdainen geratu ziren aziendak zaintzen. Junkalek ez daki zehatz-mehatz zenbat denbora egin zuten Hendaian, baina ongi gogoan ditu kezka handiz bizitako egun haiek, Irun sutan eta ke artean ikusten baitzuten.

Irungo Junkal parrokia ondoko Etxeberria eskolan ibili zen. Baserriko zein etxeko lanetan jardun izan du beti Junkalek; gaztetan, baserriko kanpo lanetan aritzen zen aitari laguntzen, eta esne partitzen ere ibili zen.

50 urte inguru zituela, Urjauzitik Irungo Larreaundi auzoko etxe batera joan ziren bizitzera Junkal, Jose Andres senarra eta seme-alabak.

Zintak

KodeaDataProiektua
IRN-044 2015 Euskal Herriko Ahotsak
IRN-045 2015 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Gutxienez, txitak bazkatu Bideoaren ikonoa
2 Esne-partitzen Irunen barrena
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia